Txikipedia:Kanela

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kanela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanela edo Cinnamomum zeylanicum hosto iraunkorreko zuhaitz bat da. Sri Lankatik dator eta 10-15 metroraino heltzen da. Barne azaleko espeziak adarrak zurituz eta igurtziz lortzen dira.

Asiako hegoalde osotik lantzen da kanela.

Klima epel eta hezea behar du hasteko, 24-30ºC tartekoa, baita prezipitazio ugariak urtean zehar. Kalitate oneko zuhaitza lortzeko, lur hareatsuetan lantzea da egokiena.

Zuhaitzak 10 metro ditu, hostoak obalatuak eta zorrotzak dira, hostoak berde distiratsuak goiko aldean. Bere loreak hermafroditak dira, kolore zuriak edo hori-berdexkak eta ilez estalita.

Gehienetan ehotuta erabiltzen da postreetan, eta osorik platerak apaintzeko.

Kanela

Herrialde batzuetan infusioetan erabiltzen da hainbat minen aurka egiteko, hilekoa adibidez.