Wikipedia, Entziklopedia askea

Karabela

Karabela baten erreprodukzioa.

Karabela belaontzi mota bat zen. Portugalen eta Espainian XV eta XVI. mendeen artean erabili zen itsas merkataritzarako eta esplorazioetarako. Gainera, karabelak salgai edo produktu asko eramateko ahalmena zuen, eta tripulazioa bidaia luzeetan zehar elikatzeko aukera ematen zuen.

Nolakoak ziren?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Itsasoan, abiadura neurtzeko, korapilo hitza erabiltzen da.

Antzinean, itsasontzien abiadura neurtzeko prozesu hau erabiltzen zen: itsasontzian zeukaten ontzitxo batean korapiloz osaturiko soka bat lotzen zuten. Korapilo batetik bestera 14,40m zeuden. Orduan,itsasontziaren abiadura jakiteko ontzitxoa uretara botatzen zuten, sokarekin lotuta, eta 28 segundoan zenbat korapilo askatzen zuten zenbatzen zuten.

Karabelaren altuera gehienez 30 metrokoa zen eta luzeera 20-25 metro bitartekoa. Bi masta zituen, hauek belei eusteko zutik kokatzen ziren zurezko enborrak ziren, eta masta nagusia itsasontziaren erdialdean zegoen. Masta bakoitzeko bela bat zuen, guztira hiru. Garai hartan, itsasontzien oihalak lau aldekoak izaten ziren, baina karabelak oihal triangeluarrak zituen, horrek azkarrago joaten laguntzen baitzion. Horregatik, belaontzi honek arraunak erabili gabe nabigatzen zuen, eta haizearen norabidean mugitzeko gaitasuna zuen. Aipatutako ezaugarriei esker, 5-6 korapiloko abiaduran nabigatzen zuen, hau da, 10-15 kilometro orduko abiaduran.

Itsasontzi hauek oso azkarrak izan arren, desabantaila handi bat zuten: zurez eginak zeudela. Horren ondorioz, itsasoko ekaitzetan erraz apurtzeko joera zuten eta erraz erretzen ziren, gainera.