Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Karlos Argiñano

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1948ko irailaren 6a
Beasain eta Gipuzkoa
🔨
Lanbidea
sukaldari
📷
Argazkiak
ikusi

Karlos Argiñano Urkiola, 1948ko irailaren 6an jaio zen Beasainen. Sukaldaria da. Baina beste lan batzuetan ere aritu da: idazlea, enpresaburua, telebista aurkezlea, jatetxe jabea eta aktorea.

Betidanik gustatu izan zaio sukaldaritza. Txikia zenean etxean laguntzen zuen eta 17 urterekin Zarautzen ostalaritza eskola batean sukaldaritza ikasi zuen. Ondoren Zarauzko jatetxe batean egon zen lanean eta 1978an bere jatetxea ireki zuen Zarautzen. 1990ean telebistako sukaldaritza saioetan parte hartzen hasi zen eta ospetxu egin zen.