Wikipedia, Entziklopedia askea
Dantzarien txintxarriak edo txilinak, kaskabiloz osaturik.

Kaskabiloa idiofonoen familiako soinu-tresna da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruan metalezko puskatxo bat libre duen metalezko bolatxo huts bat da. Azalean aho edo zulo txiki bat izaten du.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astintzerakoan barruko puskatxoak bolatxoaren paretak jotzen ditu, errepike moduko hotsa emanez.

Zertarako erabiltzen dira kaskabiloak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait animaliak eramaten dute beraien identifikazio, lokalizazio eta apaingarritarako.

Euskal herri-dantza askotan ere erabiltzen dira. Larruzko lauki batean kaskabilo multzoa josirik, dantzariek zangoetan lotuta eramaten dituzte; beste leku batzuetan, aldiz, zuzenean galtzetan josirik. Horrela, dantza egiterakoan kaskabiloen hotsak musika erritmikoki laguntzen du. Kaskabiloak euskal dantzetan ikus ditzakegu Otsagabian, Lesakan, Bizkaian, Lapurdin, Baxe Nafarroan... Toki batzuetan txiliñak, txintxarri eta zintzarri izena ere ematen diete.