Wikipedia, Entziklopedia askea

Kathrine Switzer

Kathrine Switzer

Kathrine Virginia "Kathy" Switzer (Amberg, Alemania, 1947ko urtarrilaren 5ean jaioa) idazle, telebista iruzkingile eta maratoi lasterkaria da. Bostongo maratoian forma ofizialean lasterka egin zuen lehen emakumea izan zen.

Bostongo Maratoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966ko Bostongo maratoian, Bobbi Gibb izeneko 23 urteko neska batek egin zuen lehen aldiz maratoi hartan korrika, baina ez zuen izenik eman. Hurrengo urtean, Kathrine Switzerrek izena eman zuen Bostongo maratoian parte hartzeko K. V. Switzer izenarekin, eta lasterketa hasi arte epaileek ez zuten jakin emakumea zela. Lasterketako 5. kilometroan, emakumea zela konturatu zirenean, epaile batek Kathrineri lasterketa uzteko eskatu zion, baina berak uko egin zion. Horren ondorioz, epaileek, lasterka ari zen emakumea gelditzeko asmotan, gerritik heldu zioten; baina emakumearen mutil lagunak kendu egin zituen epailearen eskuak bere neskaren gerritik, lasterketa bukatzen uzteko. Emakume honek beste partaideen laguntzaz bukatu zuen azkenean lasterketa, baina bukaeran deskalifikatua izan zen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018ko azaroan Donostian egon zen, Behobia-San Sebastian lasterketak gonbidatuta. Lasterketa amaitutakoan, Deustuko Unibertsitateak Kirol Balioen Deustu Saria eman zion eta Maialen Lujanbiok bertso bat eskaini zion.
  • 1974ko New Yorkeko maratoia irabazi zuen, emakumezkoen mailan, 3:07:29ko denborarekin.
  • 1975eko Bostongo maratoian lortu zuen 2:51:37 da bere markarik hoberena maratoian.
  • 2017an, lehen lasterketaren 50. urteurrena betetzen zelarik, berriro egin zuen Bostongo maratoia, 70 urterekin, eta lau ordu eta 44 minutuan amaitu zuen.