👶 Jaiotza 1976ko azaroaren 26a Hernani |
🔨 Lanbidea bertsolari |
📷 Argazkiak ikusi |
Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, (Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 26a) bertsolaria da; bera izan zen, gainera, Euskal Herriko Txapela jantzi zuen lehen emakumea, 2009an zehazki. Bigarren aldiz irabazi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017an eta hirugarrena 2022an.
Arte Ederretan lizentziaduna da; Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) ikasi zuen karrera hori, Bizkaiko campusean. Geroago, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean.
Bertsolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolaritza munduan txikitatik murgildu zen Maialen. Hernaniko Urumea ikastolan hasi zen bertsotan eta Eskolarteko Txapelketetan igo zen lehen aldiz oholtzara; geroztik, txapelketa ugaritan parte hartu du. Plazaz plazako ibiliari 15 urterekin ekin zion, eta bere lehen agerraldia 1992an egin zuen.
Gipuzkoako bertsolari txapelketako txapelduna izan zen 2003. urtean. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, sei aldiz heldu da finalera (1997, 2001, 2005, 2009, 2013 eta 2017). Lau aldiz lortu du buruz burukoan sartzea (2001, 2009, 2013 eta 2017), eta, esan bezala, 2009. eta 2017. urteetan irabazi zuen txapela.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetxotan | Sari nagusiak | Bestelako sariak |
---|---|---|
Txapelduna: 1990, 1991, 1994 | Txapelduna: 2003, 2009, 2017 | 1991ko Xenpelar saria |
Finalista: 1988, 1992, 1993 | Txapeldunordea: 2001, 2013 | 1992ko Osinalde saria |
Finalista:1997, 2001, 2005 2009, 2013, 2017 | 1992ko Lizardi saria | |
2018ko Kopla txapelketako zintzarria |
Sorkuntza-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006tik 2011ra Ornitorrinkus proiektua egin zuen Judith Montero eta Xabier Erkiziarekin. Musika esperimentala, hotsak eta hitzak elkartuz, "Ornitorrinkus" diska-liburua argitaratu zuten.
2011an "Txori Mugariak" irrati saioa sortu zuen Xabier Erkiziarekin; eta 2013eko udan, "Hegi, Egia, Egiak" proiektua aurkeztu zuten.
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hau Koaderno bat zen, 2010
- Ilunpetik argitara - Emakume langileak iruditan, 2016
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Joxe Agirrek 2009ko Txapelketa Nagusiko txapela jarri zion unea
-
2013ko Txapelketa Nagusian
-
Sebastian Lizasok 2017ko Txapelketa Nagusiko txapela jarri zion unea
-
Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze Beasaingo batzokiko bertso saioan