Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Komedia

Rowan Atkinson aktorea, Mr. Bean antzezten ospe handia lortu zuen komediantea.

Komedia antzerkiko eta zinemako genero bat da, umorearekin lotutakoa eta ikus-entzuleak dibertitzea edo jostaraztea duena helburu.
Komediek istorio barregarriak kontatzen dituzte, umorezkoak, eta ia beti bukaera alaia izaten dute.

Antzerki eta zineman badaude beste azpigenero batzuk, drama eta tragedia. Hor helburua ez da ikus entzuleek irri edo barre egitea, komedian bai.

Komedien jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mario Moreno aktoreak Cantinflas pertsonaia komikoa antzezten.

Ezagutzen diren lehen komediak antzinako Greziakoak ziren; dirudienez, komediak Atenasen hasi ziren modu formalean antzezten, jendaurrean. Garai hartako idazle ospetsuena Menandro izan zen.

Erdi Aroan, Italiako Commedia Dell'Arte izan zen garrantzitsuena.

Errenazimentuan, Shakespeareren komedia erromantikoa eta Molièrerena (Frantzian), dira aipagarrienak.

XIX. mendean, esaterako Oscar Wildek ohiturazko komedia landu zuen, George Bernard Shawek ideiazko komedia.