A Frontline Compilation
A Frontline Compilation | ||||
---|---|---|---|---|
Kortatu taldearen | ||||
Argitaratze data | 1988 | |||
Musika mota | Ska, Punk, Hardcore, Rock | |||
Hizkuntza | Gaztelania eta euskara | |||
Diskoetxea | Red Rhino (Erresuma Batua) Organik (Suitza) Oihuka (berrargitalpena) | |||
Ekoizpena | Kortatu eta Josean López | |||
Kortatu taldearen kronologia | ||||
|
A Frontline Compilation, Kortatu taldearen bilduma da.
1980ko hamarkadan Kortatu nazioartean euskal talderik ezagunena izan zen[1] eta hiru urtetan bi bira, bata 1986an eta bestea 1987an, eginak zituen Suitza, Frantzia, Italia, Alemania edo Herbehereak bisitatuz.
Bere arrakasta aprobetxatuz Red Rhino ingeles eta Organik suitzar ekoiztetxeak bilduma bat ateratzea erabaki zuten. Bildumarako Kortatu eta El Estado De Las Cosas albumetan argitaraturiko hamabi abesti hautatu zituzten, zuzenean grabaturiko «A la calle» gehituz. Oihuka euskal ekoiztetxeak 1988an diskoa ere argitartatzea erabaki zuen.
Abestien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Don Vito y la revuelta en el frenopático»
- «Tolosa iñauteriak»
- «Nicaragua Sandinista»
- «Zu atrapatu arte»
- «Sarri, Sarri»
- «Desmond Tutu»
- «Hernani, 15/VI/84»
- «A la calle»
- «La línea del frente»
- «Hotel Monbar»
- «9 zulo»
- «Jaungoikoa eta lege zarra»
- «Cartel en el Casco viejo de Bilbao»
1-7. abestiak Kortatu albumarenak ziren. «A la calle» A la calle maxi singlean agertu zen eta 9-13. abestiak El estado de las cosas albumean.
Abesti guztiak Kortatu taldearenak izan ziren, «Sarri, Sarri» izan ezik. Azken hau Toots and the Maytalsen «Chatty, chatty» abestiaren bertsioa zen.
Azala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumaren azalean dolu-xingola duen Euskal Herriko ikurrin baten aurrean ukabila altxatzen duen emakume bat dago. Diskoan Pakito Arriaranen ama, El Salvadorren FMLNen alde borrokatuz hildako ETAkidearena, zela diote. Hala ere, irudiaren emakumea ez da Arriaranen ama baizik eta Maritxu Pagola, 1985eko irailaren 25ean Baionako Mombar tabernan eraildako Inaxio Asteasuinzarraren ama. Bitxia baden ere, albumaren 10. abestia, «Hotel Monbar», gertaera horri buruzkoa da.
Ezker abertzaleak bitan erabili du Maritxu Pagolaren irudi hori: Herri Batasunak 1980ko hamarkadan[2] eta Eusko Abertzale Ekintzak 2007ko hauteskundeetan[3].
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fermin Muguruza - Gitarra eta ahotsa.
- Iñigo Muguruza - Bajua, Gitarra eta ahotsa.
- Treku Armendariz - Bateria.
Gainontzeko musikariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Javi «Tronpetari»: «Tolosa, iñauteriak» eta «Nicaragua sandinista» abestietan tronpeta.
- Maurizia eta Leon: «Tolosa, iñauteriak» abestian koroak.
- Jesús Soldevilla: «Desmond Tutu» abestian perkusioa.
- Carolo: ahotsa «Desmond Tutu» abestiaren hitzaurrean.
- Josean López: «Nicaragua Sandinista» abestian txilibitua.
- Josetxo Silguero: «Nicaragua sandinista» abestian saxofoia.
- Jabier Muguruza: «Jaungoikoa eta lege zarra» abestian akordeoia.
- Xabier Montoia: «9 zulo» abestian koroak.
Teknikariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josean López: soinu teknikaria, nahasketak eta ekoizlea 1-7. abestietan.
- Marino Goñi: soinu teknikaria eta nahasketak 1-7. abestietan.
- César Ibarretxe: soinu teknikaria eta nahasketak 9-13. abestietan.
- Kortatu: ekoizlea 8-13. abestietan.
- Manolo Gil: diseinua.
- Pipo Surber: argazkia.
- Edu: hitzen ingelesezko itzultzailea.