Itxura
Landare zelula zelula eukariotoa da eta landareetan soilik aurkitzen da. Zelula pareta izeneko pareta gogor bat dute, forma poliedrikoa duena. Honek, mintz plasmatikoa biltzen du eta zeluraren formari eutsi eta gogortasuna ematen dio.
Landare-zelula zitoplasman aurkitzen diren hainbat organuluz osaturik dago:
- Kloroplastoa: Organulu honen bidez fotosintesia egiten dute. Honi esker kolore berdea du landareak.
- Nukleoa: DNA gordetzen du
- Bakuoloak: Mantenugaiak gordetzen ditu
- Golgiren aparatua: Substantziak kanporatu.
- Erribosomak: Proteinak egiten dituzte.
- Erretikulu endoplasmatikoa: Proteinak eta lipidoak egin eta garraiatu.
- Mitokondrioak: Arnasketa zelularra egiten dute, energia lortzeko.