Txikipedia:Lehen Opioaren Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lehen opioaren gerra 1839ko irailaren 7an hasi zen eta 1842ko abuztuaren 29an amaitu zen. Gerra hau Txina eta Inglaterraren artean izan zen. Opioak Inglaterrari asko laguntzen zion ekonomikoki. Txinako gobernuak “droga” honen merkataritza debekatu egin zuen, eta txinako emperadoreak tratatu bat sinatu behar izan zuen. Gerra honetan beste hainbat herrialde sartu ziren: Amerikako Estatu Batuak, Errusia, Frantzia… 1830eko hamarkadarako, britainiar narkotrafikatzaileek urtean 1.400 tona opio esportatzen zituzten Txinara.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opioarekiko menpekotasun izurriteak Txinako gizarteko kohesioa mehatxatzen zuen, eta diru krisi larriarekin mehatxatu. 1839an Enperadoreak atzerriko eskuetan zegoen opio guzutia konfiskatzea agindu zuen. 1840an Erresuma Batuak gerra deklaratu zion Txinari. Britainiarrek, euren itsas nagusitasuna Txinaren errenditzea behartzeko aprobetxatu zuten. Txinak britainiarrei Hong Kong eman zien eta Mendebaldearekin merkataritzan Txinako zenbait portu irekitzea onartu behar izan zuen.