Opio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Opio gordina

Opioa droga analgesiko narkotiko bat da, lo-belar batetatik (Papaver somniferum) ateratzen dena. Honek hartzen duenarengan logura sortzen du batez ere.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grekerako "opion"-etik dator izena eta zukua esan nahi du, honek lo-belarra moztean jariatzen den latexari egiten dio erreferrentzia.

Opioaren beste izen batzuk, o-fu-jung "pozoin beltza" txineraz, ahiphema hindiz edo schameteriak persieraz. Ingelesez GOM akronimoarekin ere ezagutzen da, honek God’s Own Medicine esan nahi du, Jainko beraren sendagaia.

Opioaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresko East Endeko opio erretoki bateko errepresentazioa, 1874

Opioaren kontsumoa duela 6.000 bat urte hasi zela pentsatzeko arrazioak badaude[1].

Opioaren inguruko lehen idatziak Teofrastok idatzi zituen K. a. III. mendean, nahiz eta landarearen errepresentazioak sumeriarren garaitik egin diren.

Txinan, opioaren erabilera eta landaketak Opioaren Gerrak ekarri zituen.

Gaur egun, Asia hego-ekialdeko herrialdeak dira opioaren produzitzailerik handienak, nondik heroina bezala mundu osoan zehar zabaltzen duten. Landare hau mediterraneotik eraman zuen hara Alexandro Handiak.


Bilketa eta prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opioaren landaketaren mapa heroinaren produkziorako

Opioa lo-belarren buru berdeetan ebaki txikiak eginez ateratzen da, lorearen hostoak erori eta egun gutxira. Ebakietatik esne itxurako latex zuri bat ateratzen da, lehortzean erretxina arre likatxu bat bihurtzen dena. Erretxin honetatik opio garbia ateratzen da, eta hau denbora gehiago lehortzen utziz gero, kristal itxurako harri ilunagoa bihurtzen da, alkaloideen kontzentrazioagatik.

Opioak ondorengo alkaloideak ditu

Fenantrenoak

Benzilisokinolinak

Printzipio aktiboak ateratzeko landare xehatua erabiltzen da. Herrialde gutxik legeztatzen dute lo-landarearen landaketa printzipio aktiboen lorpenarentzat, horien artean India, Turkia eta Espainia, sororik gehienak Iberiar penintsularen hegoaldean aurkitzen direlarik.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo ondorioak nekea eta logalea dira, ondoren azkurak eta inurridurak agertzen dira gorputz osotik. Azkenik haluzinazioak, okadak eta goragaleak.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heroina ekoizteko lo-belar soro gehienak Afganistanen daude, Urrezko Ilgora deritzon eskualdean. Mollah Omar talibanak 2001ean landaketa debekatu zituen, ekoizpen kopurua ia desagertzeraino gutxituz. Baina 2002tik aurrera, berreskuratzen joan zen eta egun ekoizpen maila handia dute.

Urteko opio ekoizpena Afganistanen Nazio Batuen arabera
Urtea 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2006
Tona kop. 2300 2200 2800 2700 4565 3300 200 3400 3600 4200 6100

Hartzeko erak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pipetan errez, egosita edanez edota erretzeko paperarekin bilduta irentsita hartu daiteke.

Irensten bada, erretzeko paperarekin bildu izan ohi da duen zapore ezatseginetik babesteko eta ordu erdi batean egiten du eragina, zeinak 6 edo 8 ordu iraun dezake. Botagura eragin ohi du eta hau dela eta, askok opio bolatxoa ipurditik sartzen du, horrela eragin bera duelarik baina sabeleko eragin negatiboa saihestuz.

Marihuana porru baten antzera erre daiteke tabako pixka batekin, baina eragina nabariagoa izateko pipan erre behar izaten da.

Opioa munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde oso gutxik onartzen dute opioaren landatzea, baina Indiak, Frantziak, Turkiak, Espainiak eta atzoko Jugoslaviak. India munduko legezko lehen ekoizlea da. Adibidez Frantziak munduko %25 ekoizten du. Legez kanpo Asiako herrialdeak dira nagusi, Afganistan da honen erakusle. Estatu batuak dira opio gehien erosten duen herrialdea da.

Legedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko herrialde gehienetan 1 taldeko drogatzat hartzen da eta ondorioz debekatuta dago beraren salerosketa eta berori edukitzea.

Opioaren gudak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Opioaren Gerrak»

Guda hau Erresuma Batuaren eta Txinaren arteko guda bat izan zen, dena opioaren merkataritzarengatik. Lin Hse Tsu-k gutun bat bidali zion Victoria erreginari, opioaren komertzioa uzteko erregutuz. Ondorioz mendebaldeko merkatari asko joan ziren Txinara narkotrafikoan ibiltzeko. Guda marinel ingeles batzuek txinatar bat hil eta beraien ematea debekatu zenean hasi zen. 1840. urtean ontzi ingelesak Txinaratz abiatu ziren eta garaipen izugarria lortu zuen. Ondorioz Hong Kong Erresuma Batuko eskuetan jauzi zen, hori gutxi balitz Lin Turkestanera erbesteratu zen. Azkenean mendebaldarrek zituzten trabak deuseztatu zituzten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Irazustabarrena, Nagore (maiatzaren 28a), «Opioaren bakea eta gerrak», Argia (Euskal Herria), http://www.argia.eus/argia-astekaria/2555/opioaren-bakea-eta-gerrak. Noiz kontsultatua: 2017/05/31 .


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Opio Aldatu lotura Wikidatan