Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Limoi-tximeleta.

Limoi-tximeleta Euskal Herrian ohikoa den tximeleta bat da, Europan eta Afrikan ere aurkitu daitekeena.

0,5 zentimetroko luzera du. Hegoen gainazala horia da eta hego bakoitzaren erdian puntu laranja txiki bat du. Hego bakoitzaren azpikaldea hosto itxurakoa da.

Arrautzak zuhaitzen kimuetan ipintzen ditu eta udaberrian jaiotzen da beldarra. Uda guztia elikatzen pasa ondoren indar nahikoa daukalako krisalida bihurtzen da. Bertan zazpi hilabete pasatzen ditu eta hurrengo udaberrian tximeleta bezala jaiotzen da.