Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1996ko azaroaren 7a
Takapuna (en) Itzuli eta Auckland
🔨
Lanbidea
egile abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Lorde

Ella Marija Lani Yelich-O'Connor, Lorde izen artistikoz ezaguna den (Auckland, 1996) abeslaria eta musikagile zeelandaberritarra da. Ingelesez abesten duen pop abeslaria den arren, bere musika estilo propioa garatu du; barnerakoia eta eduki liriko handia duena. Lorderen abestrik ezagunena Royals da zeinak 2014. urteko Billboard Music Awards saria irabazi zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 urterekin Lordek talent show bat irabazi zuen bere lagun Louis McDonaldekin bikote eginda eta honi esker Radio New Zealand irratiko Jim Mora's Afternoons saioan zuzenean bi abesti kantatu zituzten. 16 urterekin The Love Club EPa interneten ezarri eta 60.000 deskarga izan zituen. EP-ko singlea zen Royals abestia Zeelanda Berriko eta Australiako zerrendetan bigarren postura iritsi zen, eta honekin mundu mailara zabaldu zen bere izena.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Love Club (2012) - EPa
  • Pure Heroine (2013)
  • Melodrama (2017)