Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1956ko urriaren 17a
Decatur (Alabama)
🔨
Lanbidea
astronauta
📷
Argazkiak
ikusi

Mae Jemison (Decatur, Alabama, 1956ko urriaren 17a) ingeniari, mediku eta NASA-ko astronauta da. Espaziora bidaiatu zuen lehenengo emakume afro-amerikarra da.

Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles eta Dorothyren hirugarren alaba da. Gurasoek, arotza eta irakaslea hurrenez hurren oso serio hartu zuten alabaren heziketa. Oso gaztetatik argi zuen zientzilaria izan nahi zuela eta Bigarren Hezkuntzan sartu orduko bazegoen espazioaren gaiaz interesatuta. 16 urterekin graduatu zen Bigarren Hezkuntzan eta Stanfordeko Unibertsitatean beka batekin ikasi zuen, ingenieritza kimikoko graduatua lortuz. Ostean, 1981. urtean medikuntzan doktoratu zen Cornell Unibertsitateaneta 1983-85 bitartean Cuerpo de Paz taldearekin bat egin zuen, eskualdeko mediku militar gisa arituz Mendebaldeko Afrikan, bereziki Sierra Leonan eta Liberian.

Astronauta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987ko ekainaren 4an NASAko astronauten formakuntza programan onartu zuten lehen emakume afroamerikarra izan zen Mae Jemison eta 1992an, berriz, espazioara bidaiatu zuen lehen emakume afroamerikarrean bihurtu zen. Endeavour ontzian bidaiatu zuen STS47 misioan eta espazioan eman zituen 8 egunetan. Mae Jemisonek esperimentuak egin zituen grabitate ezaren eta zinetosiaren inguruan bai tripulazioarekin bai bere buruarekin.Guztira, 190 orduz egon zen espazioan. 1987tik 1993ra NASAn zerbitzatu ondoren, Jemisonek Jemison Group, Inc., sortu zuen, sateliteetan oinarritutako ALAFIYA telekomunikazio sistema garatu zuena. Sistema honen asmoa garapen bidean dauden herrialdeetako mediku zaintza hobetzea zen.

Irakasle lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurumen ikasketen programan irakasle izan zen Dartmoutheko Unibertsitatean, garapen bidean dauden herrialdeetako aurrerapen teknologikorako Jemison Institutua zuzendu zuelarik bertan. Bere egungo proiektuen artean, Afrikan osasuna hobetzea eta garapen bidean dauden herrialdeen aurrerapen teknologikoan daude enfokatuta. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mae Jemison. 2020-09-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).