Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Malena Cavo


👶
Jaiotza
1999ko apirilaren 2a
Castelar (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
eskubaloi jokalari
📷
Argazkiak
ikusi


Malena Cavo (Castelar, Buenos Aires, 1999ko apirilaren 2a), Argentinako eskubaloi jokalaria da, Bera Bera taldean eta Argentinako selekzioan jokatzen duena. Oscar Cavo Argentinako saskibaloi jokalariaren biloba da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinako Manuel Dorrego Handball taldean hasi zen jokatzen eta 2020an Bera Berak fitxatu zuen. Dagoeneko Espainiako Ligak irabazi ditu talde donostiarrarekin.

13 urterekin, Eslovakiako 2017ko Gazteen Munduko Txapelketako izarretako bat izan zen. 19 urterekin Argentinako selekzio nagusian jokatzen hasi zen eta zilarrezko dominak eskuratu ditu Erdi eta Hego Amerikako txapelketatan. 2021eko txapelketan Lehiaketako All Stars taldea osatu zuen. Junior zela lehiatu zen Japoniako Munduko Txapelketa Absolutuan 2019an, Espainian 2021 eta 2023ko Munduko Txapelketan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubena

  • 3 x Guerreras Iberdrola Liga Txapelketak (2020-21, 2021-22, 2023-24)
  • 1 x Txapelketa Nazionala (2018) 4
  • 2 x Erreginaren Kopa (2022-23, 2023-24)
  • 1 x Espainiako Superkopa (2022-23)
  • 1 x Iberiar Superkopa (2023)

Argentinako selekzioarekin

  • 2 x Zilarrezko domina Hego Amerikako eta Erdialdeko Amerikako Eskubaloi Txapelketan (2018, 2021)
  • 2 x Zilarrezko domina Panamerikar Jokoetan (Lima 2019, Santiago 2023)

Banakakoak

  • 2021.18 Hego eta Erdialdeko Amerikako Eskubaloi Txapelketako eskuin hegaleko onena
  • Gerlaria (14. jardunaldia, 2021-22 denboraldia) 19