Txikipedia:Margaret Burbidge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margaret Burbidge

Margaret astronomoa eta astrofisikaria zen. 1919ko abuztuaren 12an jaio egin zen Margaret Burbidge, Erresuma Batuan, eta 2020ko apirilaren 5an hil egin zen, San Franciscon (California). Margaret aita eta ama bat zuen, aita kimikako irakaslea zen eta bere ama aitaren ikaslea zen. Margaret txikia zenean bere familia Londresera joan egin zen non bere aita industria kimikoan lan egiten hasi zen. Londreseko unibertsitate batean ikasi egin zuen; Unibersity College London. Royal Astronomical Society-ren Urrezko Domina lortu egin zuen.

Bere herrialdea Ingalaterran dago, Bigarren Mundu Gerraren erdian zegoen oraindik 1940an bere lehen behaketak egiten hasi zenean, 60 cm-ko Wilson teleskopio islatzaile batekin. Gerra amaitu eta gero, Margaretek doktoretza-ikastaroa egin zuen Londreseko University College-n. Bere ekarpen zientifiko garrantzitsuenak honako hauek izan dira: izarren nukleosintesiaren azalpena eta galaxien alorrean egindako ekarpenak.

Margaret Burbidge astrofisikako pertsonaia nabarmenetako bat izan da,1990ean objektu ahulen espektrografoa garatzen lagundu zuen. Bera bakarrik eta bere taldeak aurkitu egin zituzten M82 galaxiak erdian zulo beltz erraldoi bat zuela.