Wikipedia, Entziklopedia askea
Gora Marijaia!

Mari Jaia edo Marijaia, Bilboko Aste Nagusiaren protagonista da. Bere sortzailea Mari Puri Herrero da, eta 1978ko abuztuan sortu zuen. Pertsonai edo sinbolo hau, urtero, Arriagako Antzokiko balkoira ateratzen dute Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko.

Marijaia ez da bera bakarrik ateratzen balkoira, Bilboko beste bi biztanlerekin ateratzen da. Hiru hauek elkarrekin jaiei hasiera ematen diete botatzen duten suziri batekin. Jai osoetan zehar hirurak Bilboko kaletatik doaz.

Nolakoa da Marijaia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mari Jaiak zapi bat darama buruan eta soinean baserritar antza duen jantzia. Urtero bere zapi zein soinekoa aldatu egiten diote honi. Bere aurpegia oso irribarretsua da, baita musugorria ere.

Lau metroko emakumea da eta haren ezaugarri oso esanguratsua besoak dira, izan ere, beti daramatza goruntz altxatuta. Honek esanahi bat du: dantzarako prest dagoela jarrera alai batekin.

   Ba al dakizu   

Marijaia edo Mari Jaia izenak "jaietako andrea" esan nahi du eta Bilboko txosnak ireki ahal izateko, Mariajiak txosna hauetatik pasa behar du.

Nola bizi ditu jaiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero, Marijaia erraldoi bat sortzen da Aste Nagusia Bilbon ospatzeko. Unerik gogokoena suziria bota eta Marijaia aginduaren ondoren aurkezten denean da. Gero hiri osoan zehar aurki daiteke, denekin argazkiak ateratzen eta Bilboko lagun talde desberdinetatik pasatzen. Jaietako 9 egunen amaieran, Marijaiak distira egiten du itsasadarrean zehar paseo bat emanez gauean. Festa amaitzeko Marijaia erretzen da eta agur esaten zaio, baita jaiei ere.

Suziria

Marijaiaren abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Badator Marijaia” abestia Bilboko jaietako kanta ezagunena da. Kepa Junkerak idatzi zuen 1997an, eta Marijaiarekin batera kantatzen den kantu alai eta festazalea da. Abestiak Marijaiaren esentzia, irudi alai eta emozioa kontatzen du.

Abestia Bilboko jaien zati garrantzitsu bat da eta oso ezaguna da Bilboko jaietara doazen lagunen artean.


Aste Nagusia

bakarra dago

hamar gauekoa

munduan.

Abuztuan Bilbon

denok batera

katuak eurak be

jaietan.

Mari, Mari,

Marijaia dator

Mari, Mari,

Marijaia dator.

Uger, uger,

Bilboko uretan

Mari, Mari,

Marijaia dator.

Abuztuan danok

zahar eta gazte

gizon eta andre

jaietan.

Zapia lepoan

alkar hartuta

kolore guztiak

dantzetan.

Goxa eta erlojua

ez ei doaz batera

bata edo bestea

zoratu egin da. Hara, hara, hara,

Hara, hara, hara,

hara nor datorren

hara, hara, hara,

gure Marijaia.

Ene, ene, ene,

oi ai ene bada

aste hau pasata

barriro joango da. Marijaia bera

Marijaia bera

gure Marijaia

Bilbora etorri da

Aste Nagusira.

Aste Nagusi

bakarra munduan

bakarra munduan

Marijaia.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montero, M.: Aste Nagusia, 1978-1990. Bilbao: Museo Arqueológico, Etnográfico e Histórico Vasco, 1990; PÉREZ SÁENZ, J.: “Identidad y fiesta patronal. Los muñecos”, Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía, nº 26, 2004, pp. 275-292; DUESO, J.: Mitos, leyendas y costumbres. III, Fiestas populares. Bilbao: Lur, 1990. https://www.bilbaopedia.info/marijaia

Rodriguez Urriz, B. (2014). Sabores festivos.

Dios, I. D. (2015). Aste Nagusia." Mariren izpiritua jai guztietan dago": Edorta Jimenez, idalezlea eta" badator Marijaia" ren hitzaren egilea.

Bilboko udala (2022). Bilbao.eus. https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=Page&cid=1279227168313&language=es&pageid=1279227168313&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_contenidoFinal

Marijaia. (2016, Maitzak, 19). URIBARRI KONPARTSA. https://konpartsauribarricas.wordpress.com/marijaia/