Txikipedia:Maria Txurruka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Txurruka bere erraketista kide eta lagunekin.
Maria Txurruka bere erraketista kide eta lagunekin.

Maria Txurruka, (Elgoibar Gipuzkoa 1923ko irailaren 26a - 2000ko azaroren 18a) erraketista profesionala izan zen 33 urtez, 1939tik 1972ra. [1]

Non jaio zen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Txurruka Elgoibarko Orraindi baserrian jaio zen.

Erraketista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Churruca" izenaz kantxaratu zen Bartzelonan 15-16 urte zituela. Ondoren, Madrilgo, Valentziako, Castelló de la Planako, Santa Cruz Tenerifeko eta Mexikoko frontoietan jokatu zuen. Maria mexikar batekin ezkondu zen eta ia 50 urte egin zituen Mexikon. Mariak erraketista moduan jardun zuen garaian Elgoibarko beste hainbat emakume aritu ziren frontoietan: Angela Juaristi, Felisa Muguruza, Juana Arrillaga edota Maria Arrillaga, besteak beste.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrelaria izan zen. Churruca izenaz jokatu zuen.

Emakume kirolari aitzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan.

Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  2. «Ahizpa, raketista; Elgoibarko raketistak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).