Maria Arrillaga
Maria Arrillaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgoibar, 1918 |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Ondarroa, 2015eko abuztuaren 21a (96/97 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Izengoitia(k) | Arene I. |
Maria Arrillaga Garate (Elgoibar, Gipuzkoa, 1918 - Galdakao , Bizkaia, 2015eko abuztuaren 21a)[1] euskal erraketista profesionala izan zen [2] 15 urtez. Arane I.a izengoitiz jardun zuen pilotan
Eduki-taula
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maria Arrillaga Elgoibarko Arane baserrian jaio zen eta baserriaren izena hartu zuen pilotan, Arane I.a, bera izan baitzen neba-arrebetan zaharrena. Ondoren Arane II.a etorri zen, Juani, Mariaren ahizpa gazteagoa. Aintzindariak izan ziren kirol munduan.[3]
Erraketista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elgoibarko frontoian hasi zen jokatzen, Kamiñeroko frontoian, Elgoibartik Azkoitirako bidean, hamasei urte zituela, eta 1935ean Bartzelonara egin zuen jauzi. Aurrelari postuan jokatzen zuen eta ahizpak atzelari. Bost urtez jardun zuen Katalunian jokatzen, Nuevo Mundo frontoian, Principal Palacen eta beste zenbait pilotalekutan. Ondoren urtebete egin zuen Castellonen, bi urte Logroñon eta sei urte Kanariar Uharteetan; Tenerifen eta Las Palmasen. Azkenik urtebete egin zuen Valentzian.
Azken partida[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azkeneko partida 36 urterekin jokatu zuen, Valentzian, 1953an, Ondarroan bizi zen eta umea ere bazeukan, baina deitu egin zioten eta joan egin zen. Chiqui frontoian jokatu zuen bertako [4] Emilia Gómezen kontra. Irabazi egin zion. Azken partida izan zen.[5]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://canales.diariovasco.com/esquelas/diario/2015-08-22/maria-arrillaga-garate-16555005.htm
- ↑ https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/emakume-erraketistak
- ↑ https://www.diariovasco.com/bajo-deba/elgoibar/pioneras-fronton-golpe-20180311002421-ntvo.html
- ↑ https://www.argia.eus/argia-astekaria/2101/frontoitik-bota-gintuzten-gizonei-lana-kentzen-genielako
- ↑ https://www.argia.eus/astekaria/docs/2101/pdf/p12-17.pdf