Wikipedia, Entziklopedia askea

Mariano Rajoy

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1955eko martxoaren 27a
Santiago de Compostela
🔨
Lanbidea
politikari
📷
Argazkiak
ikusi

Mariano Rajoy Brey Santiago de Compostela, Coruña, 1955eko martxoaren 27an jaio zen. Espainiar politikaria da. Espainiako Gobernuko presidentea izan zen 2011ko abenduaren 21etik 2018ko ekainaren 1 arte, zazpi urtez Kongresuan oposizioaren buru izan ondoren. Bi aldiz jarraian izendatu zuten Espainiako Gobernuko presidente (2011 eta 2016)

Mariano Rajoy

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alianza Popularraren hautagai izan zen 1981eko Galiziako hauteskundeetan, bai eta eserlekua lortu ere. 1988an, alderdiaren Galiziako adarraren buru izendatu zuten. 1989an, alderdiak izena aldatutakoan, estatuko politikara egin zuen jauzia. Alderdi Popularrak Espainiako 1996ko hauteskundeak irabazi ondoren, administrazio publikoen ministro izendatu zuten.

Alderdi Popularrak Espainiako 1996ko hauteskundeak irabazi ondoren, administrazio publikoen ministro izendatu zuten. 1999 eta 2000 artean kultura ministroa izan zen. 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrek alderdiari gehiengo osoa ekarri ziotenean, Rajoy presidenteordea eta gobernazioaren ministroa izendatu zuten. 2001ean barne ministro izendatu zuten baina 2002an berriz ere gobernazioaren ministerioaz arduratu zen.