Wikipedia, Entziklopedia askea


👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
98.687
🔎
Azalera
220,01 km²
🏙️
Hiriburua
Santiago de Compostela city (en) Itzuli
📷
Argazkiak
ikusi

Santiago de Compostela Galiziako udalerri bat da. Hiri hau Coruñako  probintzian dago. Antzinako hiri hau Gizateriaren Ondare bat da, historia erlijioso handiko hiria ere bada, batez ere Done Jakue Bideari esker ezaguna. Bertako jendeari “picheleiro” deitzen zaie.


Aurkibidea

1. Geografia

2. Klima

3. Historia

4. Demografia

5. Azpiegiturak (garraioa)

6. Politika

7. Hizkuntza

8. Kultura

  8.1 Museoak

  8.2 Jai egunak

9 Eraikin garrantzitsuak

10 Kirolak

11 Gastronomia

12 Ekonomia

13 Santiago bidea

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santiago Galiziako erdigune geografikotik gertu dago, eta hiriak 260 metro ditu itsas mailatik gertu. Hiri ederra da, harriz egindako arkitektura daukalako. Inguruan, Rias Baixas  eta Rias Altas aurki ditzakegu, hondartzak , arrantzaleen portuak, gastronomia aberatsa eta itsas elezaharren paisaia daukaten lekua. Hiri honetan Tambre eta Ulla ibaiak aurkitu ditzakegu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima ozeaniko hezeak tenperatura leunak ziurtatzen ditu urtean zehar. Urteko batez bestekoa 15 gradu ingurukoa da, neguan 8 gradu batez beste eta uda atsegina 20 eta 27 ºC artekoa. Prezipitazioak neguan zehar metatzen dira, udaberrian eta udazkenean modu aldakorrean.  

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santiago eta bere anaia Juan, arrantzaleak ziren Jesus ezagutu zuten arte 12 apostoluetatik bi bihurtu zirela. Jesusi esker gauza asko ikasi zituzten, besteak beste, barkatzen, zerbitzatzen eta denak maitatzen.

Apostoluak Jesusen milagroen lekuko izan ziren, baina horretaz gain, nola Jesus gurutziltzatuta hil zen eta nola berpiztu zen ere ikusi zuten, horregatik apostolu bat Jesusen berpizkundearen lekuko dela esaten da.

Jesus hil ondoren, Santiagok munduaren zati bat zeharkatu zuen Jesusen berpizteaz eta hark egin zuen guztiaz hitz egiteko, baina Hispaniako lurretan ez zioten batere ondo onartu, eta, beraz, erabaki zuen hobe zela gai horretaz Hispaniako lurretan ez hitz egitea. Jesus, Hispanian gertatutakoagatik okerrago sentitzen zenean, Maria, Jesusen ama, agertu zitzaion, ordutik, Mariaren laguntzari esker, dena hobetu zen, eta Santiagok, Jesusen berpizteaz hitz egitea lortu zuen Hispanian. Horrela, kristautasuna, hau da, Jesusengan sinesten duen erlijioa, Espainia eta Europa osoan zabaldu zen, eta hori lortu ondoren, Santiago Jerusalemera itzuli zen.

Jerusalemen Herodes erregea itxaroten ari zitzaion, Santiago traizionatu eta hil zuena, kristau erlijioarekin ez zegoelako ados. Santiago hil ondoren, berak zituen bi lagunek erabaki zuten onena bere gorputza Espainian lurperatzea zela, bera izan baitzen erlijio kristaua Espainiara eraman zuena. Zortzi mendetan zehar, bere hilobia ez zen ezaguna izan, milagro batek hilobia nekazari bati erakutsi zion arte. Santiagoren hilobiaren aurkikuntzaren berria Alfontso erregearenganaino iritsi zen, honek 500 km egin zituen Santiagoren hilobiaren aurrean otoitz egiteko.

Horretaz gain, konpostelako Santiago katedral ospetsua eraiki zen, non IX. mendetik bere gorputza dagoela esaten da. Horregatik, mendeetan zehar, mundu osoko erromesek Done Jakue bidea edo Santiagoren bidea egiten dute, hau da, garai batean Santiago apostolua zegoen hilobira iristeko egiten zen bidea, eta behin Done Jakue bidea egiten dutenean, katedrala bisitatu eta normalean otoitz egiten dute. Eta erabaki zuten Santiago de Compostela deitzea Santiago apostoluagatik, eta Compostela, latinezko “campus stellae” espresioagatik, "Izarraren zelaia" esan nahi duena.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020 ko udal-errolda 97.848 biztanleen ezarri zuen zuzenbidezko biztanleriarekin.

Hala ere, kalkuluen arabera, 126 mila biztanle baino gehiago ditu, eta horietatik 30 mila Santiagoko Unibertsitateko ikasleak dira.

1900 1930 1950 1981 2004 2005 2009
24.120 38.270 55.553 82.404 92.298 92.919 95.092

Azpiegiturak (garraioa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraio publikoa da turista gisa bidaiatzeko aukerarik onena. Nahiz eta ez egon Espainiako garraio komunen artean nabarmendu daitekeen garraio publikorik, honako hauek izan daitezke bidaiatzeko aukera onenak:

Lehenik eta behin, metroa; izan ere, garraiobide azkarra izateaz gain, Santiagoko geltokia pertsona gorrentzat egokituta dago. Gaur egun 7 linea ditu eta bere ordutegia goizeko lau eta erdietatik gaueko hamabi eta erdietara bitartekoa da. Bestalde, taxiak eta hiriko autobusak erabil daitezke hirian zehar mugitzeko. Taxien kasuan, eguneko 24 orduetan lor ditzakezu, adibidez, Radio Taxi zerbitzuaren bidez. Eta beste alde batetik autobusak daude, alde batetik hiriko autobusak daude, hiri barrutik mugitzen direnak, eta beste alde batetik hiriarteko autobusak daude, udalerrien artean mugitzen direnak.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xosé Antonio Sánchez Bugallo PSdeG-PSOEko politikaria da. Santiagoko alkatea da 20 eko ekainaren 15etik.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galizian bi hizkuntza koofizial daude: galegoa eta gaztelania. Kaleen eta plazen identifikazioa galizieraz dago, norabide-seinaleztapena bezala. Leku estrategikoetan galegozko, gaztelaniazko eta ingelesezko kokapen-mapak aurki daitezke.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du hiria, Done Jakue Bideak ere jaso duen aintzatespena, Done Jakue Nagusiaren apostoluaren erlikiak gurtzen dituzten erromesek hainbat tokitatik jarraitzen duten ibilbidea.

Hiria kulturaz, artez eta bizitzaz beteta dago

8.1. Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santiagon bisitatzeko museo interesgarri asko daude, hiriari buruz: Katedralaren Museoa, Erromesaldien eta Santiagoren Museoa, CGAC (Arte Garaikidearen Gune Galegoa), Zentro Gasiás Museoa , Troiako Etxea, Arte Sakratuaren Museoa, Lur Santuaren Museoa eta Santiago Unibertsitateko Historia Naturalaren Museoa).

8.2 Jai egunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako jaiegun tradizionalei -Urte berria, Epifania, Inauteriak, Ostegun Santuak, Jasokundea, Gabonak - Honako hauek gehitu behar zaizkie: martxoaren 19a (San Jose), maiatzaren 1a (Lanaren Eguna), uztailaren 25a (Santiago Apostolua eta Galizia Eguna), urriaren 12a (Pilarko Ama Birjina, Hispanitatearen Eguna), abenduaren 6a (Kontzeptuaren urteurrena) eta abenduaren 8a (Espainiar Eguna).

Galizian ere jai eguna da maiatzaren 17a (Día das Letras Galegas), eta Santiagon Igokundeko osteguna eta abuztuaren 16a (San Roke).

Eraikin garrantzitsuak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santiago ondare-ondasun eta monumentu zoragarri betetako hiria da, hauek dira monumento garrantzitsuak.

Santiago de Compostelako Katedralaren irudi bat.
  1. Santiago de Compostelako katedrala: Garrantzi erlijioso handiko tenplua apostolikoa da, urte asko behar izan zituena eraikitzeko, zehazki 136 urte 1075. urtean eraikitzen hasi eta 1211. urtean eraikitzen amaitu zena. Katedral honek, bere edertasunagatik ez ezik urtero bisita asko izaten ditu, baizik eta ere Done Jakue bidea  amaitu eta katedral honetara, hau da, helmugara, iristen diren erromesengatik ere. Horrela, nahi dutenek otoitz egin diezaiokete bertan lurperatuta omen dagoen Santiago apostoluari.
  2. Monasterio de San Martín Pinario: X. mendean sortutako monasterio honek eliza bat du, eta eliza horren aldare nagusia eta alboetako kaperak oso politak dira. Gainera, arte sakratuko museo bat ere badu, hau erlijioarekin lotutako artea da. Eta bisitak gidatuak izan daitezke, horrela, monesterioaren historia ikasteko eta baita zure zalantza guztiak argitzeko aukera izateko.
  3. Palacio de Gelmírez: Santiago de Compostelako katedralaren palazio zaharra da, Diego Gelmirezek eraiki zuena 1120 eta 1136 urteen artean, nahiz eta jatorrizko eraikinetik elizarekin komunikatzeko ateak baino ez diren kontserbatzen, XVIII. mendean solairu berri bat gehitzeaz gain. Jauregi honek balio artistiko handia izateaz gain, historikoa ere badu.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri honetan ez dago Espainiako gainerako kirolekin konparatuta nabarmentzen den kirolik. Baina 26 kirol klub eta elkarte baino gehiago daude, eta horien artean gehien nabarmentzen diren kiroletako batzuk honako hauek dira: Acade - Asociación de Cans Deportistas (bertan, txakur-kirol mota desberdinak praktikatzen dira, hala nola Canicross, Agility, Trickdogging, FlyBall), Waterpolo Kluba (waterpolo tadea, gizonezkoen eta emakumezkoen atalarekin eta kategoria guztiekin), Ximnasia Rítmica Compostela (gimnasia erritmikoa eta akrobatikoa praktikatzen dira)... etab.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritza konpostelarra galiziar sukaldaritza tipikoan oinarritzen da nagusiki. Bertako gastronomia ezin hobea da batez ere itsaskiak gustuko dituztenentzat; izan ere, lurralde hau arrain eta itsaski aniztasun handia eta ona dituen autonomia-erkidegoa izateagatik ezaguna da. Hauek dira plater tipikoenak:

Lur honetako plater tipiko bat “vieirak” dira. Plater hau ohikoa da Santiagon, ez bakarrik zaporetsua delako, baita bere historiagatik ere, “vieira” Santiagoren bideko erromesaren ikurra baita. Izan ere, Santiagoko kostaldean ohikoa zenez, garai batean erromesek beren jatorrizko lekuetara eramaten zuten, bidaiaren amaieraraino iritsi zirela frogatzeko. Gainera, maskorra erabiltzen zuten ura edateko.

Galiziako  “pulpo a la gallega”edo “pulpo a la feira”, Santiagoko beste plater tradizional bat da, nahiz eta Espainiako edozein jatetxetan aurki daitekeen. Galiziako benetako olagarroa olagarro egosiaz, gatz lodiaz, piperrautsaz eta oliba olioaz osatuta dago.

Galiziako beste plater ezagun bat “caldo de grelos” da, Galiziako barazki oso tipiko batekin egindako salda.

Bestalde, galiziar enpanada edo “empanada gallega” ospetsua dugu. Espainian ezagunena atunez tomate eta piperrekin beteta dagoen arren, enpanada galiziar ospetsua arrain edo itsaski ezberdinez edo haragi eta barazkiz beteta egon daiteke.

Postreen kasuan, Santiagoren errezetarik ospetsuena tarta konpostelanoa da, almendrekin egindako tarta.

Azkenik, edari gisa, hauek dira ardorik ezagunenak: alde batetik, Albariñoa, arrainari laguntzeko Espainiako ardo zuririk onenetakoa. Eta oso ezaguna den beste bat Ribeiroa da; ardo zuria zein beltza izan daiteke, eta katiluetan edan ohi da, kopen ordez.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Santiago hiriak hainbat sektoretan oinarritzen du bere ekonomia.

Sektore garrantzitsuena turismoa da. Garrantzitsua da azpimarratzea hiri honen hornidura merkatua. Hona hemen sektoren taula:

Jendea sektore arabera:  

Guztira 38.092
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza 451
Industria 2.779
Eraikuntza 1.741
Zerbitzuak 33.099

Santiago bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donejakue Bidea mundu osotik datozen erromesek Santiago de Compostela hirira iristeko egiten duten ibilbidea da. Hiri horretan, Done Jakue Nagusiaren apostoluaren ustezko erlikiak gurtzen dira.

Bidea egiteko, hainbat bide aurki ditzakegu: ingelesezko bidea, frantsezkoa, Finisterrekoa, portugaldarra edo zilarrezko bidea.