Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1921eko urtarrilaren 23a
Vilnius
💀
Heriotza
1994ko otsailaren 2a
Los Angeles
🔨
Lanbidea
antropologo
📷
Argazkiak
ikusi

Marija Gimbutas (Lituania, 1921eko urtarrilaren 23a - Los Angeles, AEB, 1994ko otsailaren 2a). Neolitoko eta Brontze Aroko Europako kulturak ikertu eta arkeologo lanak egin zituen. Hizkuntzalaritza eta Mitologia  ikuspegi berriak sartu zituen arkeologiaren ikerkuntzan 1946 eta 1971 bitartean. Bizi zen bitartean, Antropologoa, Arkeologoa, Historiaurrearen ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea izan zen.[1]

1927an, Marija Gimbutasek, Vilniuseko Aušra Gymnasiumen hasi zituen lehen ikasketak.

1931an, familia Kaunasera joan zen bizitzera Poloniako inbasiotik ihesi, eta han jarraitu zituen ikasketak bere aita Vilna-ra itzultzen zen bitartean. Urte hartan bere gurasoak dibortziatu egin ziren eta Marija bere amarekin geratu zen. Bost urte geroago bere aita hil egin zen.

Hamazapi urte zituela, Batxilergoa amaitu zuen eta 1938an, Vytautas Magnus unibertsitatean matrikulatu zen  Filologia Fakultatean, hizkuntzalaritza ikasteko.

Marija Gimbutas

Indoeuroparren Brontze Aroaren gainean espezializatu zen, besteak beste, Kurgan kultura ikertuta.

Haren ustez, Kurgan kulturako indoeuroparrak androkratikoak edo gizonak agindutako gizarteak ziren, eta aurre-indoeuroparrak, berriz, matriarkatuak. Nolanahi ere, ikusmolde honek kritika ugari jaso ditu.[2]

Bere lanek interpretazio eta metodologia arkeologikorako garrantzi handia izan zuten. Brontze Aroko gizarteei buruzko ikuspuntu berriak zituzten.

Gimbutasek 1950ean ikerketa metodo berri bat garatu zuen.  Horrekin hainbat diziplina batzuen erabilera bidez, datu arkeologiko asko alderatu ziren.

Ikerketa ugari egin zituen Neolitoko gizarteari buruz. Ikerketa honek ondorio asko ekarri zituen. Adibidez, zibilizazio berri baten aurkikuntza garatu zuen. Milaka urte lehenago zeuden erlijio eta sinesmen ugari ikertu zituen.[3]

Marija gimbutas, arkeologo eta antropologo famatuak, hainbat sari eta lorpen jaso izan ditu bere bizitzako zientzialari bidaian, adibidez:

-1960: American Outstanding New Award Saria jaso zuen.

-1968: Urteko emakumea izendatu zuten, Los Angeles Times-ren eskutik

-1993: Anisfield-Wolf Book saria irabazi zuen bere The Civilization of the Goddess liburuaren gatik.

-1993: Lituaniako Vytautas Magnus Unibertsitatean ohorezko doktoretza lortu zuen bere ibilbideagatik.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Marija Gimbutas. 2021-01-16 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  2. (Gaztelaniaz) Marija Gimbutas. 2021-03-13 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  3. (Gaztelaniaz) Marija Gimbutas. 2021-03-13 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  4. (Gaztelaniaz) Marija Gimbutas. 2021-03-13 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).