The Times

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Times
MotaInformazio orokorra
Fitxa teknikoa
HizkuntzaIngelesa
Argitaratze lekuaLondon
Formatuacompact (en) Itzuli
ArgitaletxeaTimes Newspapers Ltd
Banaketa
Banatze-eremua Erresuma Batua
MaiztasunaEgunero
Salneurria£ 0,90 astelehenetik ostiralera

£ 2 larunbatetan

£ 1,30 larunbatetan Eskozian
Historia
IdeologiaKontserbadorea
SortzaileaJohn Walter
ZuzendariaJohn Witherow
ErredaktoreakJohn Witherow [1]
Identifikadoreak
ISSN0140-0460

/www.timesonline.co.uk/
Facebook: timesandsundaytimes Twitter: thetimes Instagram: thetimes Telegram: thetimes Edit the value on Wikidata

The Times egunkari britainiar beteranoa da, Europako kazeta aktibo zaharrenetarikoa dena. Sorreran, Erresuma Batua bera sortu baino lehen, "The Daily Universal Register" izena zeukan.

Historikoki, Erresuma Batuko egunkari garrantzitsuena izan da, botere politikoan pisu handia izan baitu. Egunkariko jabea aldatu ondoren, Rupert Murdoch izatera pasa zenean,  batzuen ustez albisteetan britainiar kontserbadurismoaren ideiak islatzen dira. Hala eta guztiz ere, egunkariak 2001ean eta 2005ean babesa eman zion Alderdi Laborista britainiarrari.

The Times, izen hori eraman duen lehen egunkaria da, munduko beste hainbat egunkariri maileguz emanez, hala nola The Times of India eta The New York Times. Titulu hau ezaguna diren herrialdeetan, egunkaria The London Times edo The Times of London bezala aipatzen da sarri, nahiz eta egunkaria hedapen eta banaketa nazionalekoa izan.

The Times New Roman letra tipoaren sortzaileak izan ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Times egunkaria John Walterrek sortu zuen 1785ean, The Daily Universal Register izenarekin. Urtebete lehenago langabezian geratu ondoren, Henry Johnsonek asmatutako logografia-patentea erostea erabaki zuen, enpresa berri bat sortzeko. Inprimategi berriaren bidez, eguneroko publizitate-orri bat argitaratzen hasiko litzateke. The Daily Universal Register egunkariaren lehen argitalpena Britainia Handian izan zen, 1785eko urtarrilaren 1ean. 940 paper-edizio egin ondoren, John Walter nekatu egin zen publikoak Universal hitza izenetik kentzen zuelako, eta 1788an The Times izenagatik ordezkatzea erabaki zuen.

John Walterrek, egunkariko lehen editorea izan zenak, kargua utzi zuen 1803an John Walter semeari utzita. John Walter aitak 6 hilabete baino gehiago eman zituen kartzelan bere egunkariaren bidez difamatzeagatik. Nazioartean, batez ere Frantziatik, garrantzi handia zuten albisteak argitaratzeko egin zituen ahaleginek proiektu fidagarri eta kalitatezkoa bihurtu zuten The Times egunkaria.

Egunkariaren arrakasta handiagatik eta garai hartan merkatuan zegoen lehia eskasagatik, The Times-ek diru kopuru handiak ordaindu ahal izango zituen informazioaren truke. The Times-en eragina Ingalaterra osoan zehar izan zen, baina batez ere Londresen. Atzerriko korrespontsalak bidaltzen lehenak izan ziren hainbat gatazka belikori aurre egiteko. Garai hartan, W.H. Rusell izan zen kazetaririk garrantzitsuenetako bat, Krimeako gatazka estali baitzuen.

1966an, Roy Thompson egunkarira iritsi zenean, lehen aldiz argitaratu ziren albisteak azalean – lehen mota guztietako iragarkiak jartzeko erabiltzen zen –. Hainbat enpresa liskarren ondoren, 1981ean Rupert Murdochen News UK enpresak The Times egunkaria erosi zuen. Herrialdeko beste egunkari handi batzuekin lehiatzeko (The Daily Telegraph, The Guardian eta The Independent) aldaketa handiak ezarri ziren 2004. urtean, hala nola formatu txikian inprimatzea eta unitate-prezioa 60 peniketan ezartzea.

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Times egunkarian mota guztietako edukiak aurki ditzakegu, bai garrantzi nazionalekoak (Erresuma Batua) bai nazioartekoak. Lehenengo orrialdeak eguneko notiziarik garrantzitsuenei eskainiak daude, eta, ondoren, iritzi-artikuluak edo iruzkinak. Orri nagusiak negozioetarako eta ekonomiarako dira, eta, jarraian, The Register-en edukien analisia. Azkenik, kirol albiste garrantzitsuenak aurkitu ditzakegu.

Horrez gain, egunkariak hainbat gehigarri ditu, hala nola Times2, Crème eta The Times Magazine.

Ildo editoriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki, egunkaria beti lotu izan da politikaren alderdi kontserbadoreenarekin. Hasieratik gizarteko goi-klaseak defendatzen zituen komunikabide bat izan da, XIX. mendean bezala, Zerealeko Legeen aurka agertu zenean, esklabistekin bat eginez. Gaur egun, Britainia Handiko alderdi kontserbadoreari lotutako egunkaria da.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera-hasieratik, egunkari erreferentea izan da Erresuma Batuan. Salmenten zifrak hobetzeko asmoz, 1996an egunkariaren web orria sortu zuten. Salmenta fisikoen zifrak egunean 600.000 kopia inguru mantentzen ziren bitartean, Interneten hasierak oso oparoak izan ziren. Punturik altuena 2009an iritsi zen, hilean 21 milioi irakurle izan baitzituen Interneten. 2010etik aurrera, egunkariak online kontsumorako hileko ordainketa-kouta ezarri zuenean, zifrak hilean 2,7 milioira jaitsi ziren. Reuters Institutek egindako ikerketa baten arabera, The Times egunkariak 400.000 harpidedun izan zituen 2021. urtean.

Jabetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora-tartea Izena
1785-1803 [John Walter]]
1803-1847 John Walter 2
1847-1894 John Walter 3
1894-1908 Arthur Fraser Walter
1908-1922 Lord Northcliffe
1922-1966 Astor familia
1966-1981 Roy Thompson
1981- News UK

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]