Txikipedia:Mary Somerville

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mary Somerville Jedburghen jaio zen 1780ko abenduaren 2an, Erresuma Batuan eta 1872ko azaroaren 28an hil zen, Napolin. Matematikaria eta zientzilaria izan zen, bere mendeko emakume matematikari garrantsitzuena. Horretaz gain, aurkikuntza astronomiko handienen inspiratzailea izan zen.

Mary Somerville
Mary Somerville

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxean bere amarekin irakurtzen ikasi zuen eta 7 urterekin etxeko lanetan laguntzen aritu zen. 10 urterekin, bere aita konturatu zenean irakurtzen jakin arren, idazten ez zekiela, barnetegi batera bidali zuten ikas zezan. Bertatik itzulitakoan astronomian interesa zuela konturatu ziren eta honi buruzko ikasketetan bakarrik, bere kabuz, aritu zen. Gero, matematikan eta algebran ere interesa ere zuela konturatzerakoan, horren inguruan ikasten hasi zen autonomoki. Bere bizitza osoan zehar, ikasten jarraitu zuen eta hainbat obra idatzi zituen. [1]

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “The magnetic properties of the violet rays of the solar spectrum”
  • “Cookery and domestic economy: containing upwards of one thousand carefully tested recipes, expressed in simple terms suitable for every-day life”
  • “The mechanisms of the heavens”
  • “A preliminary dissertation on the mechanisms of the heavens”
  • “On the connection of the physical sciences”
  • “Physical geography”
  • “Molecular and microscopic science”
  • “Personal recollections, from early life to old age, of Mary Somerville”

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2017-08-24). «Mary Somerville (1780-1872)» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).