Txikipedia:Mercedes Maroto-Valer

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1971ko azaroaren 30a
Gasteiz
🔨
Lanbidea
kimika-ingeniari
📷

Mercedes Maroto-Valer, 1971ko azaroaren 30ean jaio zen Gasteizen, Araban. Gaur egun, ikasketak bukatu ditu eta kimika irakaslea da. Baina ingeniari kimikoa ere bada.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Delft- eko Unibertsitatean ikasi zuen, Herbehereetan. Horren ostean, Europan eta Estatu Batuetan karbono dioxidoari buruz egindako ikerketek hainbat aitorpen merezi izan dute, honen ibilbide profesionala hasteko.

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benetan mundu mailako ingeniaritza-erakunde honek ohorezko doktoretza eman zion, karbono gutxiko energia-sistemetan, hauen harrapaketa, biltegian eta eguzki erregaietan egindako lanagatik. Honek, hainbat ikerketa egin ditu, baina ikerketa garrantzitsuenak, Aldaketa klimatikoari buruz: energia garbiaren teknologiei buruz eta karbono dioxidoaren harrapaketari buruz izan dira. Eta bere ikerketengatik hainbat sari irabazi ditu, 2009ko "Philip Leverhulme" Ingeniaritza Saria eta "Miembro de la Royal Society of Edinburgh" hauen artean.

Erronka pertsonalei dagokienez, katedradunak azpimarratu du ingeniaritzaren arloan. Bereziki, ikerketaren arloan emakumeen kopurua handitzeko lan egingo duela. Beste alde batetik, Maroto-Valer buru duen taldeak karbonozko "Soluzioen Ikerketa Zentroan" aurrean duen erronka profesional garrantzitsuenetako bat mundu mailako trantsizio energetikoa lortzea da, garapen ekonomikoari kalterik egin gabe. Emakume hau irakaslea Erresuma Batuko "Deskarbonizazio Industrialeko Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren" (IDRIC) garapenaren buru da. "Heriot-Wat Unibertsitateko Karbono Disoluzioen Ikerketa Zentroko" (RCCS) zuzendari elkartua eta zuzendaria ere bada.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mercedes Maroto-Valer, una luchadora contra el cambio climático La catedrática vasca Mercedes Maroto-Valer es premiada con el “Merit Award” de CERU por su labor investigadora "Sólo con energías limpias no podemos combatir el cambio climático" Mercedes Maroto-Valer Tittles