Txikipedia:Minecraft

Wikipedia, Entziklopedia askea

Minecraft "mundu irekiko" eraikuntzako bideojokoa da. 2009ko maiatzaren 17an kaleratu zen, eta aldaketa ugariren ostean, azaroaren 18an argitaratu zen bere lehen bertsio egonkorra "1.0". 2011.[1]

Joko modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biziraupen modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biziraupen modua bizitza errealean oinarritzen da fantasia pixka batekin konbinatuta. Iluntasunean edo gauez sortzen diren hainbat izakiren erasoari bizirik irautea da xedea. Modu honetan tresnak, armak eta armadurak erabilerarekin higatzen dira.

Eraikuntza askea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minecrafteko hiru gerlari
Minekrafteko hiru gerlari

Eraikuntza askean zentratzen da erabat. Jokalariek bloke eta objektu guztien erabilera mugagabea dute, berehala jarri eta suntsitu ditzaketenak. Horrez gain, ez dituzte munstroek erasotzen, Modu honetan ezin dituzu blokeak hautsi ezpata eskuan duzun bitartean, jokalariak jotzen edo erasotzen duenean ingurunea suntsitzea saihesteko.

Muturreko modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muturreko modua, ingelesez Hardcore, biziraupen moduaren berdina da baina, hil eta gero, jokalariak ezin du berpiztu eta zailtasuna maila handiagoa du.

Ikusle modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusle moduak jokalariei hegan egin eta mundua ikusteko aukera ematen die, elkarreragin gabe. Eta beste jokalari edo izaki baten ikuspuntutik ere ikus daiteke.

Abentura modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abentura modua sarean edo bakarrik jokatu nahi duten erabiltzaileentzako mapak sortzera dedikatzen diren jokalarientzat da. Jokalariari modu ezberdinetan eragiten diote. Jokalariak bloke bat hautsi dezake tresna egokia badu, eta horretarako, aginduekin programatuta dago. Gainera, mapa-sortzaileak horrela konfiguratzen badu, jokalariek ezingo dute zailtasuna aldatu.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Minecraft. 2023-12-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).