Minecraft

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Minecraft
Jatorria
Jatorrizko izenburua Minecraft
Jatorrizko herrialdea Suedia
Argitaletxea Xbox Game Studios Itzuli eta Mojang Itzuli
ISBN 978-7-7979-9971-7
Banatzailea banaketa digital eta Blu-ray
Azken bertsioa 1.14.1, 1.10, 1.7.5, 1.7.9, 1.8, 1.8.1-pre2, 1.8.1, 1.8.2-pre1, 1.8.3, 1.8.4, 1.8.7, 0.13.0 eta 1.8.8
Ezaugarriak
Genero artistikoa biziraupen jokoa, akzio eta abentura bideojokoa eta mundu irekia
Gutxieneko jokalariak 1
Joko-modua bakarka jokatzeko modua eta Jokalari anitzeko modua
Euskarria Microsoft Windows, Xbox 360, Android, Linux, PlayStation 3, macOS, Xbox One, PlayStation 4, PlayStation Vita Itzuli, Windows Phone, iOS, Chrome OS Itzuli, Ouya Itzuli, Kindle Fire HD Itzuli, Java Virtual Machine Itzuli, Wii U, Windows 10, PlayStation VR Itzuli eta Nintendo Switch
Sarrera gailua giltzadi, Sagu, Ukimen-pantaila, game controller Itzuli eta Joystick
Programazio-lengoaia Java
Adin-sailkapena PEGI 7Everyone 10+A (All ages)USK 6
Lizentzia lizentzia jabedun
Deskribapena
Honen eragina jaso du Dwarf Fortress Itzuli
Infiniminer Itzuli
Kokapena
Bilduma New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Ekoizpena
Programatzailea Jens Bergensten Itzuli
Diseinatzailea Markus Persson Itzuli eta Jens Bergensten Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Daniel Rosenfeld Itzuli
Fikzio-unibertsoa Minecraft unibertsoa
Historia
Jasotako sariak Seumas McNally Grand Prize
Kanpo loturak
www.minecraft.net

Minecraft javan oinarrituriko ordenagailurako bideojoko bat da, Mojang, bideojoko enpresak, 2009an sortua. Sandbox erako bideojokoa da, hau da, mundu ireki batean kokatzen da jokalaria ingurugiroarekin joka dezake nahi duen erara. Gaur egun plataforma askotan da eskuragarria, Linux, Mac OS X, Raspberry Pi, Windows eta Xbox360en. Beste bertsio berriago bat agertu zen 2012an mugikorrentzako, Android eta iOSentzako.

Joko honen originaltasuna 2 elementutan datza:

  • Crafting-a: 2x2 eta 3x3-ko kasillako lanmailetan objetuak kokatzea forma logiko batekin beste objektu bat lortzeko. Objetuak banaka, 16naka edo 64ka gorde daitezke eta unitate hauei "stack" deritze. Munduan zehar egurra, burdina, ikatza, urrea, redstone-a, arroka, diamantea etab. aurki daitezke. Eta hauekin herramintak eta objetuak sor daitezke.
  • Egitura kubikoa: Jokoaren inguru osoa kuboz osatuta dago (1x1x1). Eta edozein elementu forma karratua du. Pertsonaia eta mob-ak (entitate bizidunak ere).


Joko Modalitateak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jolas askea: Jokalaria objektu guztiak ditu bere jabetzan eta hegan egin dezake horrekin nahi duena egin dezake. Jokalaria modu batera bakarrik al du hil, ia infinitua du (0 garren kapatik behera jeisten bazara hli egingo zara). Hau zen jokoak zuen lehendabiziko modalitatea, eta imajinazioa erabiltzean datza.
  • Bizirautea: Joko mota honetan jokalariak 20 bizitza unitate ditu, ezer ezetik abiatzen da, ezin du hegan egin, gosea jasaten du eta hil daiteke. Mota honek hiru zailtasun maila eskaintzen ditu: 1 "easy", erresena, 2 "normal", normala, eta 3 "hard", zailena. Jokalaria hiltzen bada berriz ager daiteke, agertze puntuan ("spawnchuncks") edo lo egin duen azken ohean.
  • "Hardcore"-a: Aurrekoa bezalakoa da baina 3. zailtasunean soilik joka daiteke eta behin hilda sortutako guztia ezabatu egiten da plataformaren memoriatik betirako.
  • Abentura: Joko modalitate honetan jokalaria ez du goserik izango eta ezin izango ditu kuboak apurtu, batzuk izan ezik (arroka pikoarekin adibidez). Joko mota hau historiadun mapak jolasteko pentsatuta dago.
  • Ultra "hardcorea": Modu oni batzuek ez dute joku-modua bezala hartzen, zuk eginarazi behar duzulako. "Hardcorea" bezala da, baina, mina hartzen baduzu urrezko sagarrekin, "Notch-en" sagarrarekin[2] eta osasunezko edabeekin bakarrik berreskuratu ahal izango duzu. "Hardcore" mundu batean sartu eta /gamerule natural regeneration false jartzen baduzu lortuko duzu joku modalitatea.

Minecraft-eko Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundua kuboz osatuta dago bakoitza propietate eta erabilera ezberdinekin. Legarra eta area izan ezik kuboak ez daude grabitatearen menpe. 16x16 pixeleko texturekin kubo bakoitzeko alde batean adierazten da ze bloke den.

Mapa, ingurugiroa, ausazkoa da. Mundua 16x16ko ataletan, "chunks"-etan kargatu egiten da ordenagailua jokoa irekitzerakoan ez gainkargatzeko hainbeste informazio batera jasotzean mundua praktikan (60x10⁶x60x10⁶ kubo baitira) infinitua baita maparen zati berri batera iristen denean pertsonaia bere inguruko 400 chunk-ak sortzen dira.[3] Mundua biometan banatzen da: Basoa, desertua, lautada, taiga, perretxiko irla, padura,zerua, ozeanoa, infernua(dimentsio bat bere baitan), lautada izoztua, oihana, "end"-a (dimentsio bat bere baitan) eta mendi extremoak. Bakoitza egitura eta ezaugarri ezberdinak dituelarik. 1.7 bertsioetan beste bioma batzuk ere atera dira hauek dira batzuk: sabana, baso itxia, mesa, izotz punten lautada, elurdun taiga eta mega taiga dire horietako aipagarrienak.[4]

Mundu honetan hainbat entitate daude, bi motatakoak:

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minecraft-en ordenagailurako bertsioa 60 hizkuntza baino gehiagotan dago erabilgarri eta horien artean euskara ere aurki dezakegu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.minecraftwiki.net/wiki/Game_Modes#Game_modes%7CJoko modalitatei buruzko informazioa duen minecraftren wiki ofizialeko orrrialdea
  2. .
  3. http://www.minecraftwiki.net/wiki/World Minecrafteko mapari eta bere sorrerari buruzko orrialdea minecraftren wiki ofizialeko orrialdea
  4. http://www.minecraftwiki.net/wiki/Biome Biomei buruzko orrialdea minecraftren wiki ofizialean
  5. http://www.minecraftwiki.net/wiki/Mob#Passive Entitate pasiboei buruzko orrialdea minecraft-ren wiki ofizialean
  6. http://www.minecraftwiki.net/wiki/Mob#Hostile Entitate erasotzailei buruzko orrialdea minecraftren wiki ofizialean

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Minecraft Aldatu lotura Wikidatan