Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
đŸ‘¶
Jaiotza
1964ko irailaren 30a
CittĂ  di Castello
🔹
Lanbidea
zinema aktore
đŸ“·
Argazkiak
ikusi

Monica Anna Maria Bellucci CittĂ  di Castello-n sortu zen 1964ko irailaren 30ean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monica Bellucci

Italiako aktore eta modeloa da. 16 urterekin hasi zen modelo lanetan, batxilergoa egiten ari zenean.

Dolce & Gabbana eta Diorrentzat modako modelo gisa hasi zen lanean, Italian, Estatu Batuetan eta Frantzian zinemako aktorea izan aurretik. Lau hizkuntza hitz egiten ditu: italiera (lehen hizkuntza), frantsesa, ingelesa eta gaztelania pixka bat. Italieraz, frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz aritzeaz aparte, aramaikoz ere aritu zen The Passion of the Christ filmean. Bere bizitza pertsonalean zentratzen bagara, Claudio Carlos Basso moda argazkilariarekin ezkondu zen 1990ean, baina hurrengo  urtean dibortziatu egin ziren. Geroago, Vincent Cassel aktorearekin ezkonduta egon zen. Bi alaba dituzte elkarrekin: Deva eta LĂ©onie.  2013an banandu zen berriro ere.

Lanbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MODELOA

1988an Europako modaren gune nagusienetako batera bizitzera joan zen, Milanera. 1989an Parisen eta ondotik, New York-era joan zen. Besteak beste, Dolce & Gabbanarentzat eta Elle marka frantziarrarentzat lan egin zuen. Urte horretan bertan, interpretazio saioak jasotzen ditu aktoresa izan nahi zuelako.



AKTOREA

1990eko hamarkadaren hasieran hasi zen zineman. Rol laburrak interpretatu zituen: La Riffa (1991) eta Bram Stokerren DrĂĄcula (1992) filmetan. 1996an, antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Cesar sarirako izendatu zuten, L'appartement filmean Lisaren rola betetzeagatik, eta aktore postua sendotu zuen.

Film Ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrez geroztik, Europako eta Ipar Amerikako zenbait filmetan lan egin du, besteak beste: Bajo sospecha (2000), Astérix eta Obélix: Misión Cleopatra (2002), Lågrimas del sol (2003), Gibhowillis (2003).

Egun, “Radical Eye: The Life And Times Of Tina Modotti” telesaila proiektatu du, eta zinemak “Siccità” eta “Mafia Mamma” filmak filmatu ditu.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ↑ (Gaztelaniaz) Monica Bellucci. 2023-01-28 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).