Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muga konbergentea

Muga konbergente bat bi plaka litosferikoen (Lurraren bi zatien arteko) talkaren ondorioz sortzen den muga mota bat da. Bi plakak elkartzean, normalean lurraren zatietako bat bestearen azpitik (dentsoena) sartzen da mantua deseginez. Bertan presio eta tenperatura baldintzengatik mota desberdinetako prozesu geologikoak sortzen dira. Adibidez, mendilerroak; lerrokaturik eta loturik dauden mendien multzoak dira, gainera ordokiak eta ibaiak aurkitu ditzazkegu. Hiru muga mota konbergenteetan sailkatzen dira.

Ozeaniko + ozeaniko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ozenaniko ozeaniko

Egoera honetan, izenburuak dioen bezala, bi plaka ozeanikoak talka egiten dutenean da. Bien artean dentsitate handikoena beste plakaren azpira hondoratzen doa subdukzio eremu bat sortuz. Metamorfismoa (arroka baten aldaketa) gertatzen da, hau da, hondoratutako plakaren materialak desegiten joango dira presio eta tenperatura handipenagatik. Horren ondorioz sumendiak sortzen dira, magma poltsak sortzen direlako eta hondoratu ez den plaken arrakaletatik gora egingo dutelako. Gogoratu, sumendia itsas-maila baina altuagoak badira, alegia (uretatik kanpo) sumendi-uharteak edo arku bolkanikoak osatuko dira. Adibidez; Japonia eta Aleutiar uharteak. Hondamendi naturala sortzen da lurrikarak hain zuzen ere.

Kontinental + kontinental

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kontinental kontinental

Kasu honetan, bi plaka kontinentalen arteko talkari dagokio. Biek dentsitate berekoak izaten omen dira, ondorioz ez da subdukzioa gertatzen, abdukzioa (gorantz tolestura) baizik. Konkretuki, litosfera pixkanaka loditzen joaten da, bi plaken artean konpresioa sortu eta horren ondorioz litosfera altxatu eta mendikatea eratzen da. Ozeaniko + ozeanikoan bezala, lurrikarak sortzen dira. Ostera, muga konbergente honetan ez dira sumendiak sortzen litosfera magma poltsak ez direlako azaleratzen. Esate baterako; Asian Himalaia mendikatea

Ozeaniko + kontinental

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ozeaniko kontinental

Azkenik, bi plaka ezberdinen talka aurkitu ditzakegu, plaka ozeaniko baten eta plaka kontinental baten arteko talka izango da. Hemen plaka bat hondoratzen da, zehazki plaka ozeanikoa dentsitate handiena duelako. Subdukzio gertatzen da eta tenperatura zein presioak eragina egingo du, magma poltsak sortuz eta plaka kontinentalera gorantz argitaratuz. Ondorio hondamendi naturalei dagokionez, aktibitate bolkaniko eta lurrikarak egoten dira, subdukzio eremua eta frikzioarengatik marruskadura, urraketa).