Wikipedia, Entziklopedia askea

Muxarra (Diplodus vulgaris) arrain mota bat da, bere izena "itsas eta ibai arrain" esan nahi du. Arrain mota hau obiparoa da eta talde handietan mugitzen da. Gainera, itsasoetan aurki dezakegu, hau da, ur gezako arraina da.

Muxarra

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muxarrak 45cm neurtzen du eta gorputz obalatu. Zilar koloredun gorputza du bi marra beltzekin, lehenengoa buruaren atzean kokatzen da eta bigarrena ordez, isatsaren oinarrian.

Bestalde, arrain mota hau talde handietan bizi da. Orojaleak dira, beraz, denetarik jaten dute, nahiz eta krustazeoak, zizareak eta arrain txikiak nahiago dituzten. Bere elikadura, nagusiki, zizare eta krustazeo txikiz osatua dago.

Ugalketari dagokionean, erreprodukzio obiparoa du. Arrautzak irailetik azarora erruten ditu. Honen ondorioz, buruak kolore urdina hartzen du. Hermafroditak dira, hau da, lehendabizi arrak dira eta ondoren emeak.

   Ba al dakizu   

Bere izena "itsas eta ibai arrain" esan nahi du

Habitat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muxarra ipar-ekialdeko Atlantikoko arrain mota da, Senegaletik Bizkaiko golkoraino aurkitu dezakegu. Mediterraneo itsasoan ere egon ohi da, 2 eta 20 metro bitarteko sakoneran. Arrain hau leku hareatsuetatik gertu dauden eremu arrokatsuak gustuko ditu. Itsaspeko larreetan ere bizi da, gainera bi uren artean (gazi eta gezi) igeri egiten ikus daiteke, kostaldetik gertu.

Gizakiarekin lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muxarra baratxuri eran

Gaur egun komertzialki arrantzatzen da, haragia kalitate onekoa baita. Arrain hori prestatzeko moduak sardoaren oso antzekoak dira. Itsas probintzia eta uharte batzuetan oso arrain gogotsua da.

Euskal herrian Muxarra arrain oso erabilia da, honen adibide bat Muxarra getaria erara da.