Wikipedia, Entziklopedia askea
Muxar arrunta.

Muxar arrunta ur gazitan bizi den arraina da eta bere haragia oso preziatua da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muxar arruntaren marrazkia.

22cm inguru neurtzen ditu. Gorputz obalatua du eta alboetatik oso zapala da. Zilar kolorekoa da eta 15-16 urrezko marrak gorputza zeharkatzen diote. Horrez gain bi marra beltz bertikal ditu, bat kopeta inguruan eta bestea isats aldean.

Bizkarraldeko hegatsak arantza zorrotzak ditu. Alboetako hegatsak luzeak eta puntadunak dira. Aho handia du eta hamasei hortz ditu, atzean haginen lerro bat du. Begiaren gainean orban gorrixka bana du.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muxar arrunten taldea.

Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean aurkitzen da. Bizkaiko golkoaren eta Senegalko kostaldearen artean ere bai. Angola eta Hego Afrikaren artean ere aurkitzen da. Itsaso Beltzean eta Mediterraneoan ere aurki daiteke.

Kostaldeko arraina da, sakonera txikitan bizi dena beste arrain espezie batzuekin batera.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas zizareak, krustazeo txikiak eta moluskuak jaten ditu. Haragijalea da.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrautza bidez ugaltzen dira. Arrautzak irailetik azarora bitartean jartzen dituzte, hau da, udazkenean.

Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Kalitate handiko haragia denez gehiegizko arrantza jasaten ari da

Oso arrain preziatua da, uharteetan eta itsasertzeko tokietan.

Parrilan egiten dira muxar handiak eta muxar txikiak arrain-zopa egiteko erabiltzen dira.