Txikipedia:Angola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angolako bandera
Angolako bandera

Angola Afrikaren hego-mendebaldean dagoen estatua da.

Angola, Afrikako kontinentearen hego mendebaldean dago, ozeano Atlantikora begira dagoen kosta du mendebaldean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.246.700 kilometro karratu ditu, eta bertan 25,8 milloi biztanle bizi dira, horietatik 2,49milloi biztanle Luanda hiriburuan.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako hizkuntza ofiziala portugesa da, baina ovimbundu, kimbundu eta kikongo hizkuntzak ere hitz egiten dira bertan.

Erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angolako erliebea oso anitza da, eta hainbat erliebe mota daude. Kostaldean, urrezko hareazko hondartzak, itsaslabarrak eta kostaldeko lautadak daude. Barnealdean, Bié eta Huambo mendilerroak aurkitzen dira, mendikate eta haran haundiekin. Herrialdearen erdialdeko eskualdeak lautada zabalak eta goi-ordoki zabalak ditu. Angolan Kongo ibaia ere badago, Afrikako luzeena.

Epupa ur-jauziak, Kunene ibaia

Flora eta Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fauna oso aberatsa da. Herrialdeko sabanetan eta basoetan, leopardoak, lehoiak, elefanteak, hipopotamoak, jirafak, zebrak, bufaloak, ñuak eta hainbat antilope eta tximino espezie aurki daitezke. Angolako kostaldeko itsas bizitza anitza da, eta milaka hegazti espezie bizi dira herrialdean, harrapariak eta ur-hegaztiak barne. Hala ere, fauna mantentzeko hainbat arazo daude Angolan, horien artean ehiza.

Flora oso anitza da bere geografia eta klima dela-eta. Kostaldean olio palmondoak, koko-arbolak eta baobabak aurki daitezke. Barnealdean, berriz, prezipitazioak txikiagoak dira eta landareak lehorrera egokituta daude landare xerofitoekin. Angolaren iparraldea eta ipar-mendebaldea oihan tropikalek betetzen dute, zuhaitz eta landare berezi askorekin. Pedra em Waku Kungo - panoramio - Rogério Melo.jpg

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraien kultura antzekoa da portuguesara eta dantza beraien kulturaren parte da, adibidez, festetan asko dantzatzen da. Zenba, Kizomba eta kuduro hor entzuten diren musika estilo batzuk dira.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saskibaloian asko jolasten dute eta futbola ere bai. 2006 -ko mundialera klasifikatzerakoan istoria egin zuten eta 2 talde dira ezagunenak.

Afrikako hockey-ko talde hoberenak dituzte eta 2013-an leku Angolan egin zen hokey-ko mundiala.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6 eta 9 urteko umeek derrigorrez joan behar dira eskolara. 2008an eta 2009an diru asko eskeini zen eskoletara eta oraindik hobetu egin nahi dituzte.

Aspaldi, eskolak azalaren kolorearengatik banatzen ziren, beltznarentzat edo Angolakoak eskola hobeagoak eta kristauak  zituzten eta azal txurikoak edo kanpotarrak berriz, eskola txarrak eta ez kristauak zituzten.

1976 urtean egon zen lehenengo unibertsitatea eta 1980 urtean bigarrengoa eta hortik aurrera gehiago egin zituzten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angolaren historia Portugalekiko independizatzeak eta 2002an bukatu zen Gerra Zibilak markatu dute gehienbat. Harrezkero, bere indar politikoa eta ekonomia handitzen saiatu da.