Arantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu


Arantza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Arantza 2016.jpg
Arantzako udaletxea.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Bortziriak
Izen ofiziala Arantza
Alkatea Juan Miguel Almandoz (EH Bildu)
Posta kodea 31790
INE kodea 31022
Herritarra aranaztar
Kokapena
Koordenatuak 43° 11′ 46″ N, 1° 43′ 29″ W / 43.196111111111°N,1.7247222222222°W / 43.196111111111; -1.7247222222222Koordenatuak: 43° 11′ 46″ N, 1° 43′ 29″ W / 43.196111111111°N,1.7247222222222°W / 43.196111111111; -1.7247222222222
Arantza hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Arantza
Arantza
Arantza (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 31,20 km2
Garaiera 275 metro
Distantzia 66 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 629 biztanle
% 53,76 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 46,24
Dentsitatea 20,16 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 5,14
Zahartze tasa[1] % 28,05
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 87,3
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 73,42 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 4,73 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 94,88 (2010)
Euskararen erabilera % 87,1 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.arantza.eu

Arantza[2] Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Bortzirikoa. Nafarroako hiriburu Iruñetik 66 kilometrora dago, eta 629 biztanle zituzten 2014. urtean.

Arantza 1995etik Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) partaide da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantza Iruñeko merindadeko iparraldeko muturrean dago. Herrira heltzeko, N-121-A hartu behar da Sunbilla-Berako norabidean, ondoren Berrizaunera heldutakoan NA-4020 errepidea hartu behar da. Arantzak, Lesaka eta Igantzirekin egiten du muga iparraldean, Goizuetarekin mendebaldean, eta Zubieta eta Iturenekin hegoaldean.

Herria Adarra errekaren ertzean dago eta Ekaitza (Mendaur) mendiaren iparraldeko magalean. Udalerriko mendiak honakoak dira, iparraldean Unanua (650 metro) Apaola (681 metro) eta Mendieder (1074 metro) ekialdean Ekaitza mendia (1034 metro) eta Artikutza (1042 metro), hegoaldean Araña (1037 metro), eta mendebaldean Bentzuntza (912 metro) eta Izu (828 metro) mendiak.

Arantzak herrigunea eta lau auzo dauzka, Eguzkialdea, Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantzako klima ozeaniko hezea da. Euri ugari egiten du urte osoan (2.000 mm inguru), Nafarroa Garaiko iparraldeko herri askotan bezala. Neguak leunak izaten dira, eta udak nahiko epelak, kontraste handiko tenperatura aldaketarik gabe.

Hosto erorkorreko hainbat zuhaitz espezie geratzen dira Arantzako mendietan, haritzak (Quercus robur), udalerriko beheko guneetan, pagoak (Fagus sylvatica), Arantzako gunerik garaienetan, eta gaztainondoak, tarteko eremuetan. Jatorrizko basoez gain, birlandatutako pinuen azalerak ere badu bere garrantzia. Insignis pinua eta Japoniatik ekarritako Alertze pinua Arantzako basoen azaleraren erdia zen XX. mendearen amaieran.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantzan aurkitutako lehen giza aztarnak kristo aurreko 2000. urtekoak dira. Hainbat hilobi eta trikuharri aurkitu dira. Garai hartan bizi ziren ehiztari eta artzain moduan aritzen ziren biztanleen froga. Hildakoen ondoan, objektu ezberdinak lurperatzen zituzten, geziak, eta bestelako apaingarriak. Abelburuentzako larreak sortzeko asmoarekin, zuhaitzak bota zituzten eta artzantza garatu zen.

Arantza, XIII. mendean sortu zuten Nafarroako erregeek. Ibaiaren indarra aprobetxatzeko asmoarekin, burdinola bat eraiki zen, eta herriko etxe zaharrenen izenak, bertatik datoz, Aranibar, Ola eta Ibarrola besteak beste. Burdinolez gain, ikazkintza ere garatu zen. XVII. mendean, Amerikatik etorritako hainbat produktuek, herriko nekazaritzako laborantzak aberastu zituzten. Artoaren landaketarekin batera, taloa egiten hasi ziren herriko biztanleek, denbora laburrean gainera, artoa elikaduraren oinarrietako bat bihurtu zen.

Pixkanaka, burdinolek garrantzia galdu, eta desagertuz joan ziren, Euskal Herri osoan gertatu bezala. XIX. mendean herrian hiru errota zeuden, eta mendietatik landutako ikatza inguruko herrietako industrializazioaren hastapenek sorturiko lantegietara eramaten zuten. XX. mendean zentral elektriko eta zerrategiak zabaldu ziren, 1913. urtean "Electra Aranaz" konpainia esaterako. Garapen industrial horri lotuta, biztanleria haziz joan zen, 1950eko hamarkadaren hasierara arte, Arantzak 1.200 biztanle lortuz.

Dena den, XX. menderen bigarren erditik aurrera, joera aldatu eta herriko biztanleek inguruko herri handiagoetara jo zuten lana topatzeko, eta baita ameriketara bertan artzain moduan aritzeko. Gaur egun, herriko iharduera ekonomiko nagusia industria eta zerbitzuak dira, eta arantzatar gehienek, Lesaka eta Berako industrialdetan egiten dute lan. Hortaz, nekazaritzak garrantzia galdu du.

Aipatzekoa da bertzela 2015eko abenduan, aurreko udazkenaren lehortearen ostean eta hego haizearen haspoturik, piztutako sutea. Azken 30 urteotako pairatutako handiena izan da, 230 hektarea inguru erre zuelarik.[3]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantzako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, ez da Espainiaz kanpoko etorkinik bizi Arantzan.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantzako alkatea "Arantza Aitzinera" (AA) herri ekimeneko Ainara Maia Almandotz atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen eta hortaz gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 12 izan ziren (emandako guztien %2,40) eta 9 boto zuri izan ziren (botoen %1,84). Abstentzioa %15,80koa izan zen.

Arantzako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Arantza Aitzinera 276 4
EAJ 204 3

2011n Bildu izan zen zerrenda bakarra; 330 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (Jaime Iturria) erdietsi zituen.

Arantzako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 330 7

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Ainara Maia Almandotz Arantza Aitzinera
2011-2015 Jaime Iturria Mitxelena Bildu
2015-2019 Juan M. Almandotz Mitxelena EH Bildu

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea Herriko plazan dago, eta lau solairu dauzka. Beheko solairuan lau arkutan eutsitako ataria dago, eta eraikinaren kanpoaldeko hormak zarpeatuta eta margotuta daude. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Arantzako udaleko idazkaria Igantziko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza 7

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantzako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Ama Birjinetan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranaztar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arantza Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa