Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2024/01

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kleopatra VII.a  Egiptoko azken erregina izan zen. Kristo aurreko 69. urtean jaio zen, Alexandrian, eta Kristo aurreko 30. urtean hil zen, bere buruari bizitza kenduz. Gainera, Antzinako Egiptoko irudirik garrantzitsuenetako bat da gaur egungo historian.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeo XII.aren eta Kleopatra V.aren alaba zen, baina beste iturri batzuek goi mailako emakume egiptoar baten haurra zela adierazi dute. Bere aita hil zenean, Egiptoko erregina bihurtu zen, 17 urterekin. Horrez gain, hainbat hizkuntza hitz egiten zituen, eta egiptoera ikasi zuen lehen erregina izan zen, nahiz eta bere hezkuntza greziarra izan. Bere ikasketei dagokionez, matematika, filosofia, oratoria eta astronomia ikasi zuen.

Tronua hartu zuenean, argi utzi zuen ez zuela boterea bere nebarekin (Ptolomeo XIII.a) partekatu nahi. Orduan, gerra zibilean, Kleopatra Julio Zesarrekin elkartu zen, eta Ptolomeo XIII.a itota hil zen. Ondoren, bere beste nebarekin ezkondu zen (Ptolomeo XIV.a), baina, tronua berarekin partekatu nahi ez zuenez, hiltzeko agindu zuen. Azkenik, Kleopatrak, bere arreba Arsinoeren hilketa agindu zuen.

Julio Zesarren emaztea izan zen hamar urtez eta elkarrekin seme bat izan zuten, Zesarion. Kleopatra bere aliatu bihurtu zen eta bere senarrak gobernatzen lagundu zion. Gainera, kondairak dioenez, ezkutuan ikusten jarraitu zuten.