Alexandria Afrika iparraldeko hiri bat da. Egiptoko bigarren hiri handiena da, ia 5,2 milioi biztanle ditu. Egiptoko itsas porturik handiena du.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alexandria Nilo ibaiaren deltan dago. Azaleraz oso handia da, 32 kilometro luzerako kostaldea dauka.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea],
Alexandria K.a. 332 urtean sortu zuen Alexandro Handiak. Berehala bihurtu zen antzinako garaiko hiri garrantzitsuenetako bat Mediterraneo aldean, bereziki greziarren garaian eta, geroago ere, Antzinako Erromako probintziarik garrantzitsuenetako bateko hiriburua zenean.
Itsasargi famatua zeukan Pharos uhartean, eta liburutegi erraldoia ere bai, mundu guztian ezaguna zena. Baina gaur egun eraikin horiek ez dira existitzen.
VII. mendearen erdialdean, arabiarrek konkistatu zuten, baina Kairo aukeratu zuten beren hiriburua izateko.
Gaur egun Egiptoko bigarren hiri handiena da eta ekonomia oso indartsua du.
Leku ikusgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Qaitbay zitadela
- Montaza jauregia
- Abu al-Abbas al-Mursi meskita
-
Qaitbay zitadela
-
Montaza jauregia
-
Abu al-Abbas al-Mursi meskita
-
Ponpeioren zutabea
-
Alexandriako liburutegi berria