Txikipedia:Natalia Oreiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalia Oreiro alfonbra gorrian.

Natalia Marisa Oreiro Iglesias, Montevideon (Uruguain) jaio zen 1977ko maiatzaren 19an. Uruguaitar abeslaria, aktorea eta moda-diseinatzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlos Oreiro Poggioren eta Mabel Iglesias Bourieren alaba da. Ahizpa nagusiago  bat du, Adriana izenekoa. Txikia zela, Miraflores de los Angelesera (Malaga, Espainia) joan zen familiarekin bizitzera, eta bi urte egin zituen han. Uruguaitar askok bezala, jatorri italiarra eta espainiarra du, galiziarra, hain zuzen ere.

Zortzi urterekin antzerkia ikasten hasi zen Montevideon eta hamabi urterekin publizitatea lantzen hasi zen. Hamasei urte zituenetik Buenos Airesen bizi da, Argentinan, eta han egin du bere ibilbide osoa.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uruguain, 12 urte zituenean, 30 iragarki baino gehiagotan agertu zen Coca cola edo Pepsi bezalako marken eskutik. 15 urte bete zituenean, Paquita de Xuxa izateko lehiaketa bat irabazi zuen Uruguain eta geroago Argentinan. Irabazitako sariarekin Buenos Aires-era joan zen bizitzera. Bertan, bigarren mailako paperak lortu zituen hainbat telenobelatan eta teatroan bere lehen hastapenak egin zituen Las mariposas son libres antzerki-lanean.

1998an Pop munduan sartu zen.  “Que sí, que sí” abestia argitaratu zuen lehenik eta urte berean Natalia Oreiro izeneko diska.

2015ean, Entre caníbales telesailean parte hartu zuen eta 2016an Gilda, no me arrepiento de este amor pelikula estreinatu zuen.

2018ko Munduko Futbol Kopan errusiera, gaztelania eta ingelesa nahasten dituen bi abesti estreinatu zituen: “United by Love” eta “Mi Pobedim”.

2020an eta 2021ean Got Talent Uruguay lehiaketako aurkezle-lanak egin zituen eta 2022an, La Voz Uruguay programako aurkezle izan zen. Bitartean, beste lan batzuk ere burutu zituen. Esaterako, Netflix-en “Nasha Natasha” dokumentala aurkeztu zuen eta Prime Video-n “Iosi, el espía arrepentido” estreinatu zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema
Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria
2009 Música en espera Paula Otero Hernán Goldfrid
2012 Infancia Clandestina Cristina Benjamín Ávila
2016 Gilda, no me arrepiento de este amor Gilda Lorena Muñoz
2020 Nasha Natasha Bera Martín Sastre
Telebista
Urtea Izenburua Pertsonaia Kanala
1996-1997 90 60 90 modelos Lucía Peralta Canal 9
2002 Kachorra Rosario Achával Telefé
2008-2009 Amanda O Amanda O América TV
2020-2022 Got Talent Uruguay Aurkezlea Canal 10
2022-2023 La Voz Uruguay Aurkezlea Canal 10
Antzerkia
Urtea Izenburua Pertsonaia
1996 Las mariposas son libres Jill

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1998: Natalia Oreiro
    Natalia Oreiro Cannesen 2007
  • 2000: Tu veneno
  • 2002: Turmalina
  • 2016: Gilda, no me arrepiento de este amor

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Natalia_Oreiro

Natalia Oreiro