Wikipedia, Entziklopedia askea


Neva Errusia iparraldean dagoen ibai bat da. Ibaiak 74 kilometrotako luzera du.

Ibaiaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neva ibaia neguan izoztu egiten da.

Ladoga aintziran hasten da eta Finlandiako golkoan bukatzen da. San Petersburgo hiria zeharkatzen du. Neva ibaiak 284.500 kilometro koadroko eremuan dauden urak jasotzen ditu. Ibaiak amaieran delta egiten du eta San Petersburgo hiria delta horren gainean eraikita dago.

Errusia iparraldean hotz handia egiten duenez neguan izoztu egiten da.

Basoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina pinuak eta izeiak zeuden Neva ibaiaren inguruan. Gaur egun ibaiaren hasieran urkiak daude eta ondoren San Petersburgo hiria dago. Hirian ez dago basorik, lorategiak eta parkeak bakarrik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rasputin.

Neva ibaiaren inguruan bizi ziren lehenengo gizakiak duela 9.000 urte iritsi ziren. Beranduago eslaviarrak etorri ziren.

1240. urtean Suedia eta Errusiaren arteko borroka izan zen Neva ibaian. Errusiarrek irabazi zuten eta horregatik Alexandro printzeak Nevski ezizena hartu zuen.

1703. urtean Suedia eta Errusiaren arteko beste gerra bat izan zen eta Errusiak irabazi zuen berriz. Orduan San Petersburgo hiria eraiki zuten.

1917. urtean Errusiako Iraultza gertatu zen San Petersburgon. Rasputin monjea Errusiako tsar familiaren laguna zen eta bere buruaz beste egin zuen Neva ibaian itota.

Ubideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste ibai batzuekin loturik dago, adibidez Volga ibaiarekin. Horretarako ubide artifizialak eraiki dira. Ubide hauei esker itsasontziz Errusia guztia zeharkartu daiteke eta Itsaso Beltzera edo Kaspiar itsasoraino iritsi daiteke.