Grigori Rasputin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Grigori Rasputin
Grigori Rasputin
Grigori Rasputin, 1916an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Grigori Efimovitx Rasputin
Ezizena Fraide Eroa
Jaio 1869ko ekainaren 22a
Pokrovskoye, Siberia (Errusiar Inperioa)
Hil 1916ko abenduaren 30a
(47 urte)
San Petersburgo (Errusiar Inperioa)
Bikotekidea(k) Praskovia Fedorovna Dubrovina

Grigori Efimovitx Rasputin (errusieraz Григо́рий Ефи́мович Распу́тин) (1869ko ekainaren 22a, Pokrovskoye, Siberia - 1916ko abenduaren 30a, San Petersburgo) Romanov dinastiaren azken egunetan eragin handia izan zuen errusiar mistiko bat izan zen. Mundu osoan da ezaguna Rasputin abizenez. Bere garaian bere etsai edo aurkariek Fraide Eroa ezizenez deitu zuten.

Fraidea zen, eta taumaturgo ospetsua. Nikolas II.a tsarraren emazte Alexandra Feodorovnaren konfiantzazko gizona izan zen 1905. urtetik aurrera. Nikolas II.ak, erabat Alexandra Feodorovnaren mende baitzegoen, itsu-itsuan jarraitu zien Rasputinen aholkuei, bi senar-emazteek uste baitzuten hemofiliak jota zegoen tsarraren seme Alexis sendatu zuela (antza, hipnosiaren bidez).

Enperadorea gizartetik bakartzea lortu zuen Rasputinek, baina une latzak bizi zituen Errusiak Lehen Mundu Gerraren hasieran, eta gauzak erabat nahasi ziren Rasputinek 1916an Stürmer hautagaia jarri zuenean kontseiluko lehendakari. Aginpide maila handiko pertsonek gogor kritikatu zuten erabakia, baina Nikolas II.a tsarrak ez zion uko egin Rasputinen laguntzari. Yussupov printzeak, Dimitri dukeak eta Purishkievitx diputatu eskuindarrak hil zuten Rasputin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grigori Rasputin Aldatu lotura Wikidatan