Alexandro Nevski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alexandro Nevski
Alexander Newski.jpg
Kieveko printzea

Bizitza
Jaiotza Pereslavl-Zalessky1220ko maiatzaren 13a
Heriotza Gorodets1263ko azaroaren 14a (43 urte)
Hobiratze lekua Alexander Nevsky Lavra
Familia
Aita Yaroslav II of Vladimir
Ezkontidea(k) Alexandra Brachyslavna  (1238 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Rurik leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak Old East Slavica
Lanbidea
Lanbidea esploratzailea

Alexandro Nevski (errusieraz: Александр Ярославич Невский, Aleksandr Jaroslavitx Nevski; Pereslavl-Zaleski, c.1220 - Gorodets, 1263ko azaroaren 14a) Novgorodeko printzea eta gerlaria izan zen, Eliza Ortodoxoan santua izendatua. Garai latzetan suediarren, Ordena Teutonikoaren eta tartarren aurka arrakastaz borrokatzeagatik eta Urrezko Horda boteretsuari aurre egiteagatik entzutetsu bilakatu zen.

Alexandro Nevski gazte zelarik (1225), Genghis Khan buru zuten mongoldarrek Errusiako estepako estatuak menderatu zuten. Alexandroren Novgorod hiria mongolengandik salbu geratu bazen ere, mendebaldetik zetozen etsaiei egin behar izan zien aurre.

Izan ere, 1237an aita santuak bulda bat plazaratu zuen katolizismoaren aurka matxinatu ziren finlandiarren kontra borrokatzeko eta errusiarrak katoliko bihurtzeko. Honela, Birger Jarl buru zuen armada suediarra osatu zen, eta 1240an Neva ibaian lehorreratu ziren. Uztailaren 15ean Alexandrok suediarrak gainditu zituen ibaian. Hori zela eta, Nevski (Nevakoa) goitizena jaso zuen.

Geroago, Ordena Teutonikoak Pskov eta Tartu hiriak inbaditu zituen. Alexandrok eraso eta irabazi egin zien Peipus aintzira izoztuan. Inozentzio IV.a aita santuak 1251n bi kardinal bidali zizkion Alexandrori Erromako babesa eskaintzeko, baina buruzagi militarrak arbuiatu zituen.

Errusiako Eliza Ortodoxoak 1547an kanonizatu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro Nevski Aldatu lotura Wikidatan