Txikipedia:Ophiuchus (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ophiuchus edo Ofiuko (latinez: Ophiuchus-"sugearen eramailea" edo "Sugeen ehiztaria" ) Konstelazio moderno bat da. (gaur egun 88 daude) eta Ptolomeok zarrendatu zituen 48 konstelazioko bad da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ophiuchusetik iparraldera Hercules konstelazioa ikus dezakegu, hego-mendebaldera Sagittarius, hego-ekialdera Scorpius, ekialdera Serpens Caput (Sugearen burua) eta libra, azkenik, mendebaldera Aquila, Scutum eta Serpens Cauda (Sugearen isatsa). Konstelazioak gizon bat irudikatzen du, suge bat inguratzen duena.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar mitologian, Ophiuchus Apolo jainkoaren eta Coronide hilkorraren semea da. Ophiuchusek, mitologiak dioenez, hildakoak berriz ere biziarazteko abilezia lortu zuen medikuntzan zituen gaitasun bereziei esker. Hadesek haserre, Zeusi eskatu zion gizon hau hiltzeko, naturaren ordena aldatzen zebilelako. Zeusek Hadesen nahia bete zuen eta Ophiuchus hil zuen, baina bere abilezia bereziak gogoratzeko, zeruan gaur egun dagoen konstelazioa aitortu zion.

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian Ophiuchus konstelazioko izar aipagarri batzuk dituzue.