Txikipedia:Ote-urdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ote-urdina.

Ote-urdina Europan , Asian eta Iberiar penintsulan aurkitzen den tximeleta bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta txikia da, 22-30 mm-koa. Arrak eta emeak desberdinak dira. Arren hegalak urdinak dira eta hegalen ertzetan marra zuria eta beltzak ditu. Emeak marroiak dira.

Hegalen azpialdean arrak eta emeak oso antzekoak dira. Kolore argia dute eta ertzetan kolore zuriak eta laranjak dituzte.

Beldarra berdea da eta marra ilun batek zeharkatzen du gorputza.

Ote-urdinaren beldarra.