Wikipedia, Entziklopedia askea
Ozono-geruzan 2008an zegøn zuloa.

Ozono geruza gure planetako atmosferan dagoen geruza bat da, ozono izeneko gasaren kontzentrazio handia duena. Hiru oxigenoa-tomoz osatutako molekulek osatzen dute ozonoa. Haren molekula formula (O3) da. Eguzkiaren argiak oxigeno molekulekin bat egiten duenean sortzen da ozonoa, eguzki-izpiek oxigeno-molekulak (O2) atomo indibidualetan deskonposatzen dituelako. Atomo indibidual horiek O2 molekulekin elkartzen dira, ozonoa sortuz.

Zergatik da garrantzitsua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atmosferako ozonoak eguzki izpietatik babesten gaitu; izan ere, ozono-molekulak azaleko erredurak edo minbizia eragin ditzaketen izpi ultramoreak xurgatzen baititu.

Zer gertatzen da ozono geruzarekin?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiok eraginda, ozono geruza hondatzen hasia dago. Gizakiok sortutako molekula batzuek erreakzio kimikoa eragin dezakete ozonoarekin bat egiten dutenean; hori gertatzen denean, ozono-molekulak apurtu egiten dira, eta babesten gintuen geruza horrek izpi ultramoreak xurgatzeko gaitasuna galtzen du. Ozono-geruza, nagusiki, klorofluorokarbono edo CFC molekulen ondorioz ari da suntsitzen.

CFCak kloro, fluor, karbono eta hidrogenoz soilik osatutako substantzia kimiko multzo bat dira. Hasieran, hozgarri gisa erabiltzen ziren, hozkailu eta izozkailuetan gordetako jakiak hotz mantendu ahal izateko. Askorentzat CFCak produktu kimiko miragarriak ziren. Denboraren poderioz, horien erabilera beste jarduera askotan erabiltzen hasi zen: aire girotuetan, esprai-latetan, su-itzalgailuetan eta aparren fabrikazioan. Zoritxarrez, CFCak Lurreko atmosferara eta ozono-geruzara irits daitezke. Bertan, ozono-molekulak suntsitzen dituzte eta ozono-geruza mehetzen dute, batzuetan haren zatiren bat desagertarazi arte. Ozono-geruzako zuloa da hori.

1974an jakin zen CFCak zirela ozono-geruzan zegoen zuloaren eragilea. Horregatik, 1987an gobernuek CFCaren erabilera mundu osoan debekatuko zutela adostu zuten. CFCak garapen bidean zeuden herrialdeetan debekatu eta guztiz eliminatu behar ziren 2000. urterako.

Nola eragiten du ozono geruzaren galerak osasunean?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CFCek iraupen luzea dute, eta antza denez, oraindik ozono-geruza meheagotzen jarraitzen dute. Horrek eguzki-erredurak eta azaleko minbizia izateko arriskua handituko du. Azaleko minbizia oso arriskutsua izan daiteke; hori dela eta, eguzkitan denbora luzez egon behar dugunean, eguzkitako krema erabili beharko genuke, geure azala babesteko. Izpi ultramore indartsuek, bestalde, gure begiak mintzen dituzte; eguzkitako betaurrekoak erabiliz babes ditzakegu.

Zer egin dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik isuritako CFCekin ez dago ezer egiterik, baina badugu egiteko besterik:  

  • Hozkailu zaharrak: gure hozkailua 1995 aurretik egina bada, erabiltzen duen hozgarria CFCz egina egongo da ziurrenik. Egokiena hozkailu berria erostea izango litzateke, eta zaharra behar bezala bota dela ziurtatzea.
  • Aire girotua: 1994 aurretik egindako aire-girogailuek freon izeneko CFCa erabiltzen zuten. Oraindik haietako bat badugu, hura kendu eta berria erosteko garaia da. Aire girotua berriagoek ere HCFC izeneko kimikoak darabiltzate. HCFCak ozonoarentzat hobeak badira ere, ozono-geruzaren galeraren eragile izaten jarraitzen dute; beraz, aire girotua ahalik eta gutxien erabiltzen ahalegindu beharko genuke.
  • Aparrak: aparrezko bilgarri askok CFCa dute. Bestelako materialak erabili beharko genituzke, adibidez, egunkari zahar zimurtuak.