Txikipedia:Partxis

Wikipedia, Entziklopedia askea

Partxis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partxisa espainiako mahai joko bat da, indiako joku batean jatorria duena. Espainia, Europa eta Marokon jolasten da.

Jolasteko materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako partxisa
Espainiako partxisa

Bi dadoekin eta lau fitxekin jolasten du jokalari bakoitzak. Jolasa 2tik-4 jokalarietara jolasten da nahiz eta bersio gehiago eduki pertsona gehiagorako. 68 laukitxoko tablero bat eta lau ‘’etxe’’-rekin, bakoitza kolore batekoa, jokalari bakoitzak kolore bat aukeratuko du, gorria, urdina, horia eta berdea.[1]

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lau jokalari aritzen dira lau kolore desberdineko launa fitxa eta dado banarekin.
  • Hasieran fitxak etxean daude. Etxetik ateratzeko, dadoaz bostekoa atera behar da; fitxaren bat etxean badago nahitaez atera behar da, irteera laukian edo atean ataka dagoenean izan ezik. Fitxa guztiak etxetik kanpo badaude, seikoak zazpi balio izango du.
  • Jokoaren helburua lau fitxak etxetik helmugara eramatea da
  • Dadoaz seiko bat ateratzen bada, berriro jaurtitzeko aukera dago, baina hiru seiko segituan ateratzen badira, mugitu den azken fitxak etxera itzuli beharko du.
  • Bidean goazela, beste jokalari batek bere fitxaz harrapatzen bagaitu, geure fitxak etxera itzuli beharko du eta beste jokalariak bide-zidorretik hogei laukitan aurreratuko du nahi duen fitxa, atakarik ez badago. Alderantziz gauza bera.
  • Aterpeetan babesean nago, beraz ezin naute harrapatu eta etxera bidali.
  • Bidean zehar, edozein lekutan ataka (kolore bereko bi fitxa lauki berean) egon edo era daiteke. Ataka eratu duenak seiko batez nahitaez ireki beharko du.
  • Bidean ataka batekin topo egiten badut, ezin izango dut aurrera segitu eta ireki arte itxaron beharko dut.
  • Helmugako ezkaratzera iristean, babesean egongo naiz eta ezin izango naute etxera bidali. Ezkaratzean nagoela, goiti-beheiti ibil naiteke (edo ez).
  • Fitxa bat helmugara sartzean, beste fitxa bat bide-zidorretik hamar laukitan zehar aurrera daiteke, etxetik kanpo badago eta atakarik ez badago.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiako partxisa
Indiako partxisa

Indian sortu zen jokua XVI.mendean. Gaur egungo taularen izar itxurak Akbar Handia, Indiako enperadorea, irudikatzen du. Erdiko zatiak tronoa errepresentatzen du, enperadorea esertzen zen tokia. Fitxak Indiako neska ederrak errepresentatzen ditu, enperadoreentzako jolastearen ohorrearengatik lehiatzen zirenak. Dadoak moluskuen oskolak izan ohi ziren, bizkarrean zulo bat zutenak, 1 iraudikatuz.

Izena pacisitik dator, hindueraz hogeitabost esan nahi duena, hau baita jokaldi bakoitzean jaurtitzen ziren oskolen kopurua.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Partxis. 2022-02-05 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).