Txikipedia:Pello Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pello Zabala Arantzazuko Santutegian.

Pello Zabala 1943ko Ekainaren 2an jaio zen Amezketan (Gipuzkoa) eta 2022ko otsailaren 2an hil zen Arantzazuko santutegian (Gipuzkoa).

Fraidea, euskal idazlea, irratiko aurkezlea eta meteorologoa zen.

Euskadi Irratian aritu zen, hasieran, musika programa egiten. Gero, eguraldiaren iragarpenak ematen. Azkenik, musika klasikoa eskeintzen zuten irratsaioak aurkezten.

Berria egunkarian idazten zuen eta Oñatiko Arantzazuko santutegian bizi izan zen.