Wikipedia, Entziklopedia askea

Pitosporo

Pitosporoa.

Pitosporoa (Pittosporum tobira) Pittosporaceae familiako zuhaitza da. Landare hau Asiakoa da baina gaur egun mundu guztian aurki daiteke landare apaingarri gisa, batez ere hirietako kutsadurari aurre egiten diolako.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti berde dago eta 10 metrotako altuera eta hiru metrotako zabalera hartu dezake. Hosto obalatuak ditu 10 cm-tako luzera dutenak. Adarren muturrean lore txiki asko ditu, oso usaintsuak.

Fruituek zurezko oskola dute, hiru kroskotan irekitzen dena. Barruan hazi ilun bat dago erretsinaz estalia.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harresiak estaltzeko erabiltzen da.