Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Podgorica

Hiriko argazki batzuk.

Podgorica Europa hegoaldeko hiri bat da, bai eta Montenegro izeneko herrialdeko hiriburua eta hiririk handiena ere; dena dela, hiri txikia da: 185.000 biztanle inguru ditu, 2011ko datuen arabera.

Hiri honetan daude herrialdeko erakunde politiko eta ekonomikorik garrantzitsuenak.

Hiriaren izena Erdi Aroan agertu zen lehen aldiz testu idatzi batean. Balkanetako beste lurraldeak bezala, Otomandar inperioaren mende egon zen XIX. mende bukaera arte. 1878an Montenegrok independentzia lortu zuenean, herrialde horren barruko hiri bat zen, baina ez hiriburua.

Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek eta italiarrek okupatu zuten eta ia erabat suntsituta geratu zen; gerraren ondoren, komunistek hartu zuten boterea eta Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren barruan geratu zen. Garai hartan, Titogrado izena eman zioten, Josip Broz Tito izeneko agintari komunistaren omenez.

Leku ikusgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Hiriko katedrala: Modernoa da, 1993. urtean hasitakoa. Katedral ortodoxoa da.
  • II. Mundu Gerraren oroimen-monumentua: hiriak 70 aldiz jasan zituen bonbardaketak eta 4.000 bizilagun baino gehiago hil ziren.
  • Irratiaren dorrea: 55 metroko garaiera du eta turista askok bisitatzen dute.