Txikipedia:Polyommatus damon

Wikipedia, Entziklopedia askea

Polyommatus damon Europan eta Asian aurkitzen den tximeleta espezie bat da.

Polyommatus damon arra.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta txikia da. Arrak eta emeak desberdinak dira.

Hegalen gainaldeko zatian arrak urdinak dira eta emeak, berriz, marroiak. Hegalen azpiko zatian biak kolore laranjazkoak dira eta puntu marroiak dituzte. Antenak marroiakdituzte, uztai zuriekin.

Beldarra berdea eta oso iletsua da.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendialdean bizi da.

Noiz ikusten da tximeleta?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailean eta abuztuan.