Edukira joan

Txikipedia:Santa Marina (Urbasa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Santa Marina Nafarroako Urbasa mendian dagoen ermita bat da, izen bereko menditontorrean kokatua. Gutxi gora behera 1.064 metroko altuera du, Urdiain eta Iturmendi herrien artean dago.

1595. urtean agiri batean ageri den bezala, Santa Marina ermita Burundako herrien artean eraiki zen. Herriak desagertuz joan ziren eta Santa Marina, Bakaiku, Iturmendi eta Urdiainen jabetzara pasa zen, eta beranduago bi lehenengoena bakarrik . XVIII.mendean karlistaldietan ermita gortelekua izan zen eta suntsituta gelditu zen. 1891. urtean berreraiki zen.

Santa Marinaren inguruan, beste leku interesgarri  asko daude, Bargagaineko gurutzea, Baiza eta Hiruaitzeta, adibidez. Jende askok egiten du honako ibilbide hau, Santamarinatik abiatuta edo alderantziz.

Hainbat ibilbide daude hara iristeko:

Iturmenditik:

Herria utzita pista batetik joango gara. Baso batean sartuko gara eta nahiko eroso igoko gara Iturlaz amaieraraino. Hemendik, ahalegin txiki batekin, langa bat zeharkatu behar dugu.

Haren ondoan, metro batzuk aurrerago, Santa Marinako postontzia dugu Aralarko San Migel, Aizkorri behatzeko, igoeran zehar egin dugun San Donato edo Beriain.

Jaitsiera gune beretik egiten dugu. Aholku gisa, jaitsi adi.

Urdiaindik:

Goazen herriko kale nagusitik gora. Mahastian sartuko gara Urbasako mendilerroa malda osoan ikus dezakegu. Bide beretik, Urdiaingo portura iritsiko gara, irteeratik 4 km ingurura.

800 metro inguru Santa Marinako ermita dago, eta  2 aterpe (bata Urdiainen eta bestea Iturmendirena). Handik gertu mendiko postontzi bat aurkituko dugu, Santa Marina izena hartzen duena (1.060 metro).

Bakaikutik

Trinitate jaiak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jai hau Iturmendikoek eta Bakaikukoek ospatzen dute. Honen data aldatu egiten da, Aste Santuko igandetik 8 astera egiten da gutxi gora-behera.

Santa Marina jaiak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospakizun hau Iturmendiarrek ospatzen dute soilik. Uztailaren 17an ospatzen da, Iturmendiko jaietan. [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Santa Marina (Urbasa). 2021-01-22 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).