Urdiain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urdiain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Urdiain herriaren kale bat.jpg
Urdiaingo bandera

Urdiaingo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Burunda, Sakana
Izen ofiziala Escudo de la Burunda.svg Urdiain
Alkatea David Carmelo Oroz Alonso, (EH Bildu)
Posta kodea 31810
INE kodea 31240
Herritarra urdiaindar
Kokapena
Koordenatuak 42° 52′ 59″ N, 2° 07′ 59″ W / 42.883055555556°N,2.1330555555556°W / 42.883055555556; -2.1330555555556Koordenatuak: 42° 52′ 59″ N, 2° 07′ 59″ W / 42.883055555556°N,2.1330555555556°W / 42.883055555556; -2.1330555555556
Urdiain hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Urdiain
Urdiain
Urdiain (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 15,37 km2
Garaiera 530 metro
Distantzia 47 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 677 biztanle
% 51,98 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,02
Dentsitatea 44,05 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 10,79
Zahartze tasa[1] % 43,2
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 36,76
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 75,61 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,6 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 74,68 (2010)
Euskararen erabilera

47,4 (2011)
Datu gehigarriak


Urdiain[2] Nafarroako udalerria da, Sakanako eskualdean kokatutakoa, hain zuzen ere, Burunda bailaran. Udalerriak 677 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdiain Iruñeko merindadearen iparraldean dago, mendebalderen dagoen muturrean, N-240 errepidean hasten den auzo-errepide batetik heltzen da herrira.

Iparraldean Ataun (Gipuzkoa), hegoaldean Urbasa mendilerroa, ekialdean Iturmendi eta mendebaldean Altsasu mugakide ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1575ean Inkisizioak sorginkeriaren aurkako prozesuak hasi zituen bertan, bereziki Ziordian eta Urdiainen. Urdiainen gainera, Maria Martiz izeneko emakume bat deserriratu zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Urdiaingo sektore ekonomiko nagusia nekazaritza izan bada ere, XX. mendetik aurrera industrializazio prozesua hasteak eta Altsasu gune industrialetik hurbil egoteak industriaren garapena eragin du eta horrela, gaur egun sektore nagusia industria da.

Nekazaritza (garia, artoa, patatak, garagarra, bazka...) eta abeltzaintza xumea nagusitzen dira. Animaliek, herri lurretan bazkatzen dute.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdiaingo biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamazortzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,98 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Herriko etxe bat.
Urdiaingo eliza.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Urdiaingo alkate kargurako Nafarroa Bai alderdi politikoko Miguel Ángel Zubiria Galartza aukeratu zuten. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako guztien %0,71) eta boto zuriak hamar (%2,39). Abstentzioa %23,41ekoa izan zen.

Urdiaingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nafarroa Bai 264 5
Eusko Abertzale Ekintza 145 2

2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda lehiatu ziren baina ez ziren 2007koak. Bildu atera zen garaile eta Urdiaingoak Elkarturik Aurrera izenekoak 3 zinegotzi lortu zituen.

Urdiaingo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 152 4
Urdiaingoak Elkarturik Aurrera 147 3

2015ko udal hauteskundeetan EH Bildurena izan zen udala berritzeko aurkeztu zen zerrenda bakarra.

Urdiaingo Udala (2015)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Euskal Herria Bildu 233 7

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea 1868an eraiki zen, eta harriz egindako leiho eta ateak dauzka. Hormoina harlangaitzez egina dago. Eraikina 1981ean zaharberritu zen azken aldiz. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Urdiaingo udaleko idazkaria Ziordiako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Barrenkalde, 24

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Miguel Ángel Zubiria Galartza Nafarroa Bai
2011-2015 Sebastian Aristizabal Irigoien Bildu
2015- David Carmelo Oroz Alonso EH Bildu

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdiain "Etxarri Aranazko Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdiaindar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urdiain Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa