Txikipedia:Sarah Gilbert

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarah Gilbert[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarah Catherine  Gilbert 1962ko apirilean jaio zen Ketteringen, Erresuma Batuan.

Txertoetan aditua da. Oxfordeko unibertsitateko irakaslea da. Gripearen eta sortzen ari diren patogeno birikoen aurkako txertoak garatzen espezializatuta dago.

Covid-19aren  aurkako txertoa, Oxford-AstraZeneca asmatzea lortu zuen beste batzuekin batera, 2020an. Gripearen txerto unibertsalaren garapena eta probak ere zuzendu zituen, 2011n entsegu klinikoak egin zirenean.

Txerto birikoak garatzen ditu eta hauek "T" zelulen erantzun bat eragin ohi dute, gaixotasun birikoak, malaria eta minbiziaren aurka erabil daitekeena.

Sarah Gilbert argazkia